Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

Euskadiko turismo-industriak hazkunde sendoa erakutsi du 2024an

EAEko turismo-industriaren jarduerek hazkunde iraunkorra eta dibertsifikazio progresiboa erakustsi dute 2024an, bai sektore guztietan, bai lurralde-orekan. Era berean, enpleguaren bilakaerak datu positiboak erakusten ditu, Gizarte Segurantzako afiliazioen arabera.

2024an, Euskadiko turismo-industriak hazkunde sendoa eta orekatua izan du, sektorearen dinamismoa eta ekonomian duen eragina berretsiz. Guztira, 22.290 establezimendu aktibo zenbatu dira turismoarekin lotutako jarduera ekonomikoetan, aurreko urtearekin alderatuta %0,9 gehiago. Hiru urtez jarraian izan da hazkunde positiboa.

Ostatu-zerbitzuen sektorea da hazkunderik handiena izan duena: %4,1eko igoera, eta turismo-ostatuen eta egonaldi laburreko ostatuen kopurua %6,2 hazi da. Kultura-industriak ere dinamismo handia erakutsi du: 2.489 establezimendu eta %4,1eko hazkundea.

Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen kopurua 111.411ra iritsi da. (+%3,6), eta soldatapekoen kontratazioan %4,4ko hazkundea izan da. Horrek erakusten du sektoreak lan-aukera egonkorrak eta kalitatezkoak sortzen dituela.

2024an, Euskadiko turismo-eskaintzaren konfigurazioak hiru hiriburuetan kontzentrazio urbano handia erakusten du, baina, era berean, landa-izaerako helmuga turistikoetan enpresa-sarearen garapen eta bultzada nabarmena ageri da. Aurreko urtearekin alderatuta, eskaintzak bilakaera positiboa izan du Bilbon, Donostian, barrualdean eta, bereziki, Arabako Errioxan, enpresen edo establezimenduen kopuruari dagokionez.

Turismo-helmugari dagokionez, eskaintzaren konfigurazioaren balantzeak erakusten du hiri-kontzentrazio handia dagoela EAEko hiru hiriburuetan. Hala ere, landa-izaerako turismo-helmugen enpresa-sarearen garapena eta bultzada ere nabarmena da. Aurreko urtearekin alderatuta, turismo-eskaintzak bilakaera positiboa izan du Bilbon, Donostian, Barrualdean eta, bereziki, Arabako Errioxan, enpresen edo establezimenduen kopuruari dagokionez.

 

 ENFOKATUR, datu guztiak eta analisia: https://www.euskadi.eus/turismo-enpresak/web01-a2behtur/eu/

 

Abuztua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31