• SARIA
Euskadiko Turismo Saila saritu dute egindako turismo-kudeaketagatik
Retortillo sailburuak jaso du Turismo Sailari “turismo-hazkunde jasangarri eta arduratsuan” egindako kudeaketagatik emandako Cambio16 saria.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Cambio16 aldizkariak Turismo Sailari emandako saria jaso du gaur Madrilen.
Sariak kontuan hartu ditu, zehazki, “eskaintzaren berezitasuna, sektorearen profesionalizazio esponentziala eta epe luzerako ikuspegia, sektore publikoaren eta pribatuaren lankidetzarekin batera turismo-hazkunde jasangarri eta arduratsu bat ekarri dutenak”.
Sailburuak eskerrak eman ditu sariagatik, “Sailak Euskadiko turismo-eskaintza dibertsifikatzeko egindako apustu irmoa saritu delako. Izan ere, turismoa urtaro guztietara zabaltzearen eta lurralde osoan mugitzearen alde lan egiten jarraitzeko, eta, era horretan, hazkunde jasangarria bermatzeko funtsezko elementuetako bat da”.
Cambio16 sariak urtero ematen dira, eta beren bikaintasunagatik, ekintzailetza eta berrikuntzarako gaitasunagatik eta mundu efizienteago eta jasangarriago baten alde egindako apustuagatik nabarmendu diren liderrak, enpresak eta erakundeak saritzen dituzte.