Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AZOKA

Euskal Kostaldeko Gabonetako azoka eta Donostiako azoka, barneko merkaturako hitzorduak

Joandako ostegunean ospatu zen Euskal Kostaldeko Gabonetako ohiko azokaren inaugurazioa, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren partaidetzarekin. Euskal merkatuari zuzendutako turismo-eskaintza guztia eta 3 hiriburuetako Gabonetako azokei buruzkoa izan dira Euskadiren stand-ean eskainitako informazio nagusia, atzo, igandera arte.

Bestalde, hilaren 1ean hasi zen Donostiako Gabonetako azoka eta bere ateak zabalik izango ditu urtarrilaren 6ra arte. Bertan ere, Euskadik erakustoki bat izango du informazio orokorrarekin, hiri-ihesaldiei buruzkoa, gastronomia, kostaldea, familia-turismoa, natura eta Done Jakue Bidea, The Basque Route edo Hemingway-ren bezalako ibilbideei buruzko informazioarekin.

Barne-turismoa sarrera guztien %11,3a da eta zenbakitan, Euskadirentzako bigarren merkaturik garrantzitsuena da, madrildarraren ostean. Azken urte honetan ikusi da euskal bisitariren kopuru handieneko hilak abendua, ekaina, martxoa (Aste Santua) eta maiatza direla. Beraz, sasoi hau oso interesgarria da bikotearekin, lagunekin edota familiarekin bidaiatzen dutenentzat.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31