Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Euskal kostaldeko museoen mahaiak bere urteko lehen bilera ospatu du

Beste urte batez, Euskal Kostaldeko Musen mahaia bildu da urtean zehar garatu beharreko ekintzen koordinazioa eta egutegiari buruzko gaiak zehazteko. Dena den, topaketan azpimargarriena, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea izan da.

Bilera gaur goizean ospatu da Ekoetxean, Urdaibain.

Euskal Kostaldeko Museoek sare bat osatu dute, titulartasun desberdineko Euskal Kostaldean kokatuta dauden museo, interpretazio-zentro eta bestelako baliabide turistiko guztiekin, eta horien guztien xede nagusia harremanak antolatzea da, ondarea zabaltzeko eta interes turistikoa duen baterako eskaintza partekatzeko. Urteroko gertaera nagusienetakoa aipatutako Hilabetea da.

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuaz eta baita, Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko, martxoan Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa bat burutzen da, urtero-urtero.

Gaur goizean bildutako lanerako mahai sektoriala, sarea 40 zentru baino gehiagok osatzen dutela eta, kopuru handi hori aintzat hartuta, sortu zen eta Euskal Kostalde osoan barrena barreiatutako titulartasun desberdinetako hainbat ordezkarik osatua dago.

 

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30