Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HITZALDIA

Euskal Kostaldeko turismo-kudeaketa integrala Italian erakutsi da

Gaur goizean Turismo sailak, Basquetourren bidez, parte hartu du euskal kostaldeko turismo-kudeaketa integralari buruzko hitzaldi batekin Italiako lurralde eta probintzietako Konferentziaren “Turismo jasangarriaren mintegi nazionalean”, Ocren, Abruzzo lurraldean.

Mintegiaren edizio hau turismo aktiboari buruzkoa da eta aurkezpenak itsas-turismoa bultzatzeko eta garatzeko lana Euskal Kostaldeko Turismoaren Planaren barruan, azalduko du eta zehatzago esanda, surf-turismoa Surfing Euskadi-ren bidez. Antolatzaileek Euskadi aukeratu dute Europako turismo-jomugetako gobernantzan eta kudeaketan praktika egokietako beste kasu batzuren artean.

200 profesional eta arduradun politikotik gora bildu dituen mintegian, Iñigo Uriarte Turismo Euskal Agentziako Euskal Kostaldeko teknikari arduradunaz ezeze, Giovanni Lolli, Italiako erregioetako konferentziaren Turismo batzordearen arduradunak; Alessandra Priante, Italiako Turismo Ministeritzako ordezkariak; Maria Elena Rossi, Turismoko Behatoki Nazionaleko marketin zuzendariak; Magda Antonioli, Bocconi Unibertsitateko irakasleak eta Gianfranco Ciola, San Lorenzo kostaldeko duna-parkeko zuzendariak parte hartzen dute.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31