• EUSKADIKO TURISMOAREN KODE ETIKOA
Euskal Turismoaren Kode Etikoari buruzko sentsibilizazio jardunaldia Aiaraldean
Arabako eskualdeko 21 erakundek parte hartzen dute dagoeneko lehiakortasun-programa honetan, eta, gaurko egunetik aurrera, gehiago izango dira.
Aiarako kuadrillak, Basquetourren eskutik, sentsibilizazio-jardunaldi bat egin du gaur goizean bere eskualdeko erakunde publiko zein pribatuentzat, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren proiektua azaltzeko: programan parte hartzea eta erakundeentzat nahiz helmugarentzat dituen onurak. Gainera, jardunaldian zehar, bertaratuek proiektu honetan murgildu aurretik azaldu dituzten zalantzak argitu dira.
Gaur egun, Aiaraldea eskualdeak 21 erakunde ditu proiektuan parte hartzen, eta horiei etika turistikoarekiko konpromisoa hartzen dutenak gehituko zaizkie, jardunaldi honetatik aurrera.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren xedea da funtsezko printzipio batzuk ezartzea, Euskadiko turismo-eragile guztiek eguneroko jardunean erantzukizuna eta iraunkortasuna integra ditzaten, errespetutik eta elkar ulertzeko ekarpenetik abiatuta, oinarrizko printzipio gisa.
Proiektuaren laugarren edizio honetan, Euskadi guztian, gutxi gorabehera 100 erakunde berrik turismo arduratsuarekiko konpromisoa hartuko dutela aurreikusten da, Basquetour eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik, aurreko edizioetan 621 entitatek egin zuten bezala.