Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INDUSTRIA TURISMOA

Euskal turismoaren profesionalek industria-turismoaren baliabide nagusiak ezagutuko dituzte

Ezagutza-bidaiak gaur eta bihar izango dira Bizkaiko meatzaldean eta Gipuzkoako Urola Bailaran eta Burdinaren Haranan, Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Astea- Industrialdia 2018ren barruan.

Euskadiko turismo-sektore profesionalaren ordezkaritza zabal batek, arlo pribatukoa zein publikokoa, ezagutuko ditu gaur eta bihar euskal industria-turismoaren baliabide nagusienetako batzuk Bizkaian eta Gipuzkoan barrena garatuko diren bi bidaietan.

Turismo-gidariak, agentzia hartzaileak, turismo-bulegoak, bidaia-agentziak, eskualdeetako teknikariak eta industria-turismoaren baliabideetako kudeatzaileek parte hartuko dute bidaia hauetan ezagutu ditzaten eta aurrerago, sustatu eta merkaturatu ditzaten.

Gaur, asteazkena, bidaia Bizkaiko meatzaldetik abiatuko da eta partaideek Muskizeko El Pobaleko Burdinola bisitatuko dute, bertan sutegi-erakusketa bat egingo zaie, burdinolaren funtzionamendua erakutsiko zaie eta olagizonen ohiko janaria dastatuko dute; eta arratsaldean, Gallartan, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora hurbilduko dira, Bodovallera bisita gidatu bat egingo dute eta azkenik, La Arboledako meatzarien herria bisitatuko dute.

Bihar, osteguna, jardunaldia Urola Bailaran eta Lenbur, Burdinaren Haranean barrena izango da, eta han, olagizonen pintxo bat dastatuko dute, Legazpian langileen ibilbidea egingo dute eta Azpeitian Burdinbidearen Euskal Museoa ezagutuko dute.

Bisita hauek “Industrialdia 2018”, astelehenean Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko I. Foroarekin hasi eta atzo, E.A.Ean turismo-produktu honen baliabideen sarearen topaketarekin jarraitu zuen ekimenaren barruan kokatzen dira.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31