Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUNA ETA ADIMEN TURISTIKOA

Eusko Jaurlaritzaren Turismoak energiaren eraginkotasuna eta energia berritzaileak sektorean sustatzeko duen konpromisua berritu du

Sinadura Donostian gaur goizean jasangarritasuna eta adimen turistikoari buruz ospatutako jardunaldian izan da.

Harkaitz Millán, Basquetourreko zuzendariak parte hartu du goizean Donostiako Miramar Jauregian jasangarritasuna eta adimen turistikoari buruz ospatutako jardunaldian.

Turismo sailak, Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, eta EVE eta IHOBEren laguntzarekin antolatutako jardunaldiaren helburua euskal turismo-sektoreari ekonomia zirkularra, energia-transizioa, irisgarritasuna eta adimen turistikoarekin zerikusi duten berrikuntzak azaltzea izan da.

Ekitaldian, Basquetourrek eta EVEk euskal turismo sektorean energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien sustapenerako hitzarmenaren berritzea sinatu dute datorren urteari begira. 2015etik urtero berritzen ari den hitzarmena da hau 2020 Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa eta 2030 (3E-2030) Euskadiko Energia Estrategian kokatzen diren helburuak lortzeko asmoarekin.

Hitzarmenak ekimen ezberdin aurreikusten ditu, esaterako, energia eraginkortasuneko egiaztagiriak egitean, Euskadin Europako Etiketa Ekologikoa ostatuetan eta IHOBEren laguntzarekin suspertzea, turismo-sektorearentzako energiaren eragikortasunerako gida bat egitea eta komunikazio eta sektorea sensibilizatzeko ekintzak, hain zuzen ere.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31