Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO INDUSTRIALA

Ezagutza-bidaia bat euskal turismo industriala merkaturatzeko

" "Asociación de Operadores de Turismo Industrial" elkarteko kideak Euskadin daude egun hauetan eta gaur, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanarekin biltzen dira

1 / 4

AOTI- Asociación de Operadores de Turismo Industrial elkarteak gaur bukatuko dut Euskadira egindako bisita, merkatu espainiarrean produktu mota honetan dugun eskaintza merkaturatzeko helburuarekin.

3 egunetako bidaian, 34 industria-turismoko baliabideak ikusi dituzte, besteak beste, “anchor point” deritzonak: La Encartada Balmasedako museoa, Azpeitiako Trenbidearen Museoa eta Añanako Gatz Harana. Gainera, Zerain, Eibar, Portugalete, Muskiz eta Galdameseko baliabideak ere bisitatu dituzte.

Bidaia gaur arratsaldean bukatuko da, Portugaleten, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanarekin izango duten topaketarekin.

2021ean, Basquetourrek AOTI elkartearekin egin zuen lan, Estatu mailako turismo industrialaren lehen gida atera zutenean, eta horretan Euskadiko turismo industrialaren 34 baliabideak sartu ziren.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak 2018an bultzada eman zion produktu honi Euskadiko Baliabide Industrialen Sarea eta “Industrialdia” nazioarteko foroa sortuz.

Aldi berean, Euskadi ERIH Europako Ibilbidean sartu zen eta gaur egun aipatutako 3 “anchor point” dauzka, hau da, industria-historiari dagokionez, aparteko garrantzia duten lekuak, bisitariari esperientzia berritzailea eta kalitate handikoa eskaintzen diotenak.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30