• FAMILIA-TURISMO AKTIBOA
Familia-turismo aktiboa Guía Repsol-en eta La Vanguardia-n
Erreportari bat Uribe eskualdera eta Getxora etorri da bidaian, erreportai ezberdinetarako eskaintza ezagutzeko eta materiala biltzeko.
Beatriz Vigil erreportari freelance-ak Euskadin hartu du ostatu egun hauetan, bere familiarekin, familia-turismo aktiboaren eskaintza hurbiletik ezagutzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, bidaia Bizkaian ardaztuko da, Uribe eskualdean eta Getxon, publiko mota honi zuzendutako kostaldeko eta barnealdeko esperientzietan parte hartuz eta, horrela, Guía Repsol eta La Vanguardia-ko weborrialdeetan argitaratuko diren erreportaiak egin ahal izateko.
Bidaia, Getxoko Turismo sailak eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, BASQUETOUR-en bidez, antolatu dute.