• FAMILIA-TURISMOA
Familia-turismoko mahaia Bilbon bildu da
Klubeko azpisektore guztietako ordezkariek aktiboki parte hartu dute, eta eskaintza eskariaren profil eta gustu berrietara egokitzeko beharra nabarmendu dute.
Euskadiko familia-turismoko klubeko enpresa eta erakundeetako ordezkariak Bilbon bildu dira gaur goizean, Basquetourren egoitzan, euren seigarren lan-mahaia ospatzeko.
Koordinazio-mahai horretan klubeko azpisektore guztiek parte hartu dute: hiriko hotelek, landa-ostatuek, turismo aktiboko enpresek, museoek eta upategiek, eta, besteak beste, hainbat alderdi jorratu dituzte, hala nola eskaintza familia-tipologia desberdinetara eta kideek erabakitzeko duten gaitasunera egokitzeko beharra (adibidez, nerabeek, gero eta eragin handiagoa baitute helmuga eta/edo zerbitzuak aukeratzeko erabakietan). Ildo horretan, eskarira egokitzeko datuek duten garrantzia azpimarratu dute enpresek, Euskadiko Turismo Behatokiak ematen dituenak bezalakoak.
Era berean, mahai gainean jarri da autoz bidaiatzen duten gero eta familia gehiagok sortutako kontsumitzeko portaera aldaketak: hirietatik urrunago dauden helmuga desberdinetara hurbiltzea errazten baitu; Euskadi zeharkatzen duten familiak, batez besteko egonaldia luzatuz, beste zerbitzu mota batzuk kontsumituz eta hiri-inguruneak eta baliabide ezagunenak arinduz.
Gaur goizean bildutako familia-turismoko klubeko enpresen ordezkariek, halaber, sustapen-euskarriak turisten profil berrietara egokitzea komeni dela adierazi dute, eta eskualdeek kide berriak sartzerakoan eskaintza orekatua lortzeko duten zeregina azpimarratu dute.
Mahaia oso parte-hartzailea izan da, eta positiboki baloratu ditu urtean zehar egindako ekintzak eta lankidetzak, eta 2024rako egin daitezkeen jarduerak aztertu ditu.