• EZAGUTZA-BIDAIA
“Geldhauser Reisen” bidaia-antolatzaile aleminiarraren 8 agentzia dagoeneko Euskadin
Egiten diharduten ezagutza-bidaiak jomugari buruz duten ezagutza zabaltzeko asmoa du.
“Geldhauser Reisen” bidaia-antolatzaile alemaniarraren 8 agentziak atzo goizean iritsi ziren Bilbora, Euskadin barrena ezagutza-bidaia bat egiteko asmoarekin Turismo sailak, Basquetourren bidez eta Municheko OET-aren eskariz antolatuta.
Euren egonaldia igande arratsaldean bukatuko da eta egun hauetan hiru hiriburuak, Arabako Errioxa eta Euskal Kostaldea ikusiko dituzte. Hain zuzen ere, hirietan ibilbide orokor bat egingo dute ondoren bertako baliabide nagusietara hurbiltzeko eta gastronomia dastatzeko. Kostaldean itsasontziz ostera bat egingo dute eta txakolindegi bat ezagutuko dute eta Arabako Errioxan upategi tradicional bat eta abangoardiako beste bat.