• GREEN SPAIN
"Green Spain" Belgika eta Luxenburgoko merkatuetan sustatzen da
" Euskadik parte hartuko du gaur "Green Spain, iparreko ispiritua" web-mintegian "Travel Magazine" merkatu hauetan lidergoa duen aldizkari turistikoaren eskutik
Gaur, hilak 11, Basquetourrek Belgikako eta Luxenburgoko turismo-sektoreari zuzendutako webinar baten parte hartuko du, “Green Spain” markak antolatuta Bruselako OETarekin.
“Green Spain, iparreko ispiritua”” ikastaroak Done Jakue Bidea Iparraldetik eta “Upategiak eta Jauregiak” produktuei buruzko formakuntza-programa bat emango du, “Travel Magazine”, Belgikan eta Luxenburgon lidergoa duen aldizkari turistikoaren lankidetzarekin.
Travel Magazine sektorearen aldizkari profesioanala da eta webinarrak hedatuko ditu bai paperezko bvertsioan eta baita online ere. Aldizkaria garrantzitsuenetakoa da eta bere zuzendari Robercht Willaert Belgikako turismo-industriaren pertsona oso ospetsua.
Aldizkariaren zuzendaria izango da ikastaroaren aurkezle eta moderatzailea eta parte-hartzaileak Bruselako OET-aren zuzendari Rafael Chamorro, turismo-eragilerekin harremanetarako OET-eko arduradun Judith Portela eta “Green Spain”-eko 4 erdidekoetako ordezkariak izango dira.
Webinar hau bidaia-profesionalei zuzendutako serie baten lehena izango da, kontuan hartuta uztailaren 1etik aurrera mugak irekita egongo direla aurreikusten dela, eta Bilbo eta Brusela arteko hegaldiak hilaren 29an hasiko direla berriro, astean 4 hegaldirekin.
“Green Spain” markak iaz 30 urte bete zituan eta Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi elkarteek osotzen dute.