Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA: SUSTAPENA

"Gure turistekiko funtsezko lotura zarete, eta haien esperientzia hobetzen laguntzen duzue" azaldu du Javier Hurtado sailburuak Lekeitioko turismo-bulegoaren inaugurazioan

1 / 4

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Lekeitioko turismo-bulego berria inauguratu du gaur, Koldo Goitia alkatearekin batera. Ekitaldian, sailburuak nabarmendu du zeinen garrantzitsuak diren turismo-bulegoak bisitariekiko tratuan eta helmugan duten esperientzian, batez ere turisten etorrerarako hain itxaropen onak dituen urte honetan.

“Izan ere, esan dezakegu 2022ko lehen 6 hilabeteetan gainditu egin ditugula jadanik 2019ko turisten sarrerak. Ekainean, hotelen datuak soilik kontuan hartuta, 2019ko ekainean baino % 3,6 bisitari gehiago izan ditugu, eta horrek berresten du aurtengo lehen seihilekoak dagoeneko % 2,2 hobetu duela 2019koa. Eta bereziki garrantzitsua da nazioarteko turismoaren susperraldia, % 1,3 igo baita 2019ko lehen seihilekoaren aldean. Horri gehitu behar zaio, halaber, turismo nazionalaren % 2,8ko hazkundea. Horregatik, uste osoa dugu uda hau oso egokia izango dela euskal turismo-sektorearentzat”.

Sailburuak aztertu du Turismo Sailak sektoreari laguntzeko egindako ahalegina, 2022ra iritsi arte. Izan ere, jakin zuten “2022a funtsezkoa izango zela industria turistikoarentzat, pandemiak eragindako krisiaren ondoren, eta, horregatik, bide eta formula berriak bilatzeko lan egin dugu, gure helmuga ahalik eta modu eraginkorrenean sustatzeko”.

Ildo horretatik, urteko lehen hilabete hauetarako kanpaina bat planteatu da, sustapenean inpaktua izateko formatu eta bide berriekin. Turespaña-rekiko lankidetzaren bidez, marketin kooperatiboko estrategiak hedatu ditugu. Estrategia horien bidez, Euskadi helmugak bere inbertsioaren inpaktua hirukoiztu egiten du, trafikoa turismoko landing page-ra bideratzen da eta, oso garrantzitsua, Turismo Adimen aurreratua sortuko da. Horren barruan sartuko da kanpainaren bidez eragindako salmentei eta helmuga bilatzeko joerei buruzko informazioa.

Sailburuak goraipatu egin du bulegoek bisitari horrekiko tratuan egiten duten lana Izan ere, Ibiltur azterlanaren arabera, Euskadira datozen turisten % 62 ingurune hurbileko gomendioengatik etortzen dira. “Horregatik, funtsezkoa da haiei esperientzia positiboa biziaraztea, gure enbaxadore onenak izan daitezen”. Azterlan beraren arabera, bisitatzen gaituzten turisten ia % 90ek oso positiboki baloratzen dute Euskadi helmuga turistiko gisa, baita helmugaren kalitatea eta jasotako tratua ere, ezagutzen dituzten beste helmuga batzuen aldean. Eta ia % 100ek hurbileko pertsonei gomendatuko liekete Euskadi helmuga. Gainera, fidelizazio-tasa handia dugu.

“Eta hori faktore askoren ondorio da: gure sektorearen profesionaltasuna, turismo-bulegoen lan ona, gure baliabideen kalitatea, gure eskaintzaren aberastasuna eta aniztasuna. Elementu horiek bultzatzen jarraituko dugu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik; helmuga sustatuz ez ezik, sektorearen lehiakortasuna bultzatuz, eskaintza dibertsifikatuz eta turismo iraunkorraren eredua indartuz ere” amaitu du sailburuak.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31