Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO LEHIAKORTASUN PROGRAMAK

Hasi dira enpresei zuzendutako 2019 ko turismo lehiakortasun programen planifikazioak

2018an mila enpresa inguruk parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren programa ezberdinetan eta aurten partaidetza handiagoa itxaroten da. Programak apirilean eta maiatzan hasiko dira.

Gaur, bihar eta etzi ospatuko dira Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren eta Basquetour-ek kudeatutako lehiakortasuna hobetzeko programen planifikazio-jardunaldiak. Bilerak Euskadiko 28 jomugetako turismo-kooperaziorako erakundeetako teknikariekin egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hurrenez-hurren.

Aurten, SICTED, kudeaketa hobetzeko programak; “Smart Business”, digitalizazioa hobetzeko programa; ekoetiketa, ingurumenaren kudeaketa hobetzeko programa eta energia-eraginkortasuna hobetzeko progamaz ezeze, bi programa berri egongo dira euskal enpresentzako: irisgarritasuna hobetzekoa eta “Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa”-rekin konpromisuarena.

Irisgarritasuna hobetzeko programaren helburua, aurten, bikoitza da: alde batetik, euskal sektorea irisgarritasunean sensibilizatzea, turismo irisgarriaren egoera Euskadin ezagutzera ematea eta turismo inklusiboarekin eragile ezberdinen konpromisua eta inplikazioa lortzea. Eta bestetik, formakuntza teoriko-praktikoa ematea behar ezberdinak dituzten pertsonen arreta-arauetan eta irisgarritasun unibertsalean.

Bere aldetik, “Euskadin Turismoaren Kode Etikoa”-rekin konpromisu-programaren helburua euskal enpresen artean zabaltzea eta atxikipena lortzea da. Euskal kodea nazioarteko estandarretan oinarrituta dago, esaterako OMT-aren “Código Ético Mundial de la Organización Mundial del Turismo”.

2019an espero da apirilean eta maiatzan hasiko diren lehiakortasun programetan partaidetza handiagoa izatea.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31