Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LANDA-TURISMOA

Javier Hurtado sailburua: "Landa eta natura turismoa funtsezkoa izango da pandemiaren ostean turismoa berreskuratzeko"

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Turismoko sailburuak Europako Landa Turismoaren VII. Batzarra (COETUR) inauguratu du, eta sektoreak gizartean, ekonomian eta ingurumenean duen eragina izango du aztergai. Ekitaldia, formatu hibridoan, ekainaren 2an eta 3an egingo da Arantzazun, Gipuzkoako Debagoiena eskualdean eta Goierrin, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailarekin lankidetzan.

Europako Landa Turismoaren VII. Batzarra (COETUR) Euskadin egingo da ‘Landa-turismoaren erronkak eta aukerak 2021ean’ izenburupean. Sektoreak gure herrian duen hitzordu profesionalik garrantzitsuenean turismo-mota honen 30 urteko historiaren balantzea egingo da, eta osasun-krisiak eta etorkizuneko erronkek markatuta sektoreak egun bizi duen unea aztertuko da bertan.

Topagunea EscapadaRural.com enpresak antolatu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lagunduta. VII. edizio honetan Debagoiena eta Goierri eskualdeak ere anfitrioiak izango dira, eta Euskadiko landa-turismoa Estatuan nahiz nazioartean erreferentziako helmuga izatera eraman duen bidea azalduko diete hizlariei.

Sailburuak gogorarazi du Euskadiko eskaintza aberatsaren baitan, landa eta natura turismoak gora egin duela 2014tik, eta Turismo Sailaren garrantzi handiko apustua bihurtu dela. “2019an 167.000 bisitarik baino gehiagok hautatu zituzten landa eta nekazaritza turismoko ostatuak, eta kopuru hori igotzen jarraitzea espero dugu, Euskadik oraindik ere hazteko aukera handia baitu landa-ostatuen esparruan, batez besteko okupazio maila hoteletakoa baino txikiagoa baitute”.

Landa turismoak garrantzi handia izango du pandemiaren ostean turismoa berreskuratzeko, adituek uste baitute natura izango dela bidaiatzeko motibazio nagusia. “Baina, horrez gainera”, azpimarratu du Javier Hurtadok, “landa turismoa funtsezkoa da helmugen turismo jasangarrirako estrategian. Lehenik eta behin, landa turismoak turismoa lurralde osoan banatzen eta urtaroen mende ez egoten laguntzen duelako. Horrez gainera, naturarekin lotura estuagoa duen, ingurumena errespetatzen duen eta tokiko ekonomia garatzen laguntzen duen turismo aktibo eta arduratsua sustatzen du. Bidaiaria sentsibilizatzen laguntzen du, eta, gainera, gure lurraldearen kasuan hiriko eta kulturaren arloko eskaintzarekin ere osa daiteke, distantziak laburrak baitira, eta horrekin egonaldiak luza daitezke”.

 

http://www.coetur.com/

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31