• FAMPRESS
Kazetari danimarkar bat Euskadin da egun hauetan bere hiri-eraldaketan interesatua
" Bidaia, Kopenhagueko OET-ak proposatutako bidaia Basquetour-ek eta Bilbao Turismo-k antolatu dute
Regner Hansen, Euskadin izango da egunotan hiria gertutik ezagutzeko eta ondoren, Børsen egunkari ekonomikorako 90 etik hiriak izan duen kultur-garapenari buruz eta arte, kultura, gastronomia, diseinua eta musika-eskaintzaz beteriko turismo helmuga bihurtzeko izandako eraldaketari buruzko artikulu bat idazteko asmoz.
Bidaia, Kopenhagueko OET-ak proposatutako bidaia Basquetour-ek eta Bilbao Turismo-k antolatu dute.
Gaur goizean, Hansen meaztegiko golf-zelaira eta Gorka Izagirre txakolindegira hurbildu da, eta ondoren, Azurmendi jatetxean bazkaldu du.
Guggenheim Museoa, Itsas-Museoa, San Mamés, Azkuna Zentroa, Rekalde Aretoa eta beste arte-galeria batzuk bezalako hiriko museo eta kultur-zentro ezberdin bisitatuko ditu datorren ostegunera arte, Euskadin egingo duen egonaldian.