Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GRAND TOUR BY GASTRONOMIKA

Lau eduki-sortzailek Euskadi Basque Country Grand Tour-eko 8 etapak zeharkatu dituzte, euskal gastronomiari arreta berezia eskainiz

Maiatzetik ekainera bitartean grabatzen ari dira Euskadi Basque Country Grand Tour by Gastronomika kanpaina, Euskadiren aniztasuna lau bidaia-eduki sortzaile ospetsuren begietatik erakusten duen turismo sustapeneko ekimena.

1 / 2

Sortzaile bakoitzak Grand Tour-eko hainbat etapa egin ditu, sare sozialetan bere esperientzia partekatuz eta milaka pertsonari euskal kultura, gastronomia eta paisaiak gerturatuz. Irailetik aurrera, @VisitEuskadi eta @EuskadiGastronomika kontuek kanpaina zabalduko dute beren kanaletan eta protagonistetako bakoitzaren sareekin elkarlanean, jarraitzaileek gozatzeko moduan. 

Sua Rey | Maiatzaren 12tik 18ra 

Bidaia-esperientzia berezietan espezializatutako agentzia baten sortzaile eta CEO-a da Sua Rey. Helmugen esentzia transmititzeko duen gaitasunagatik ezaguna da, eta bere komunitatea inspiratzen du mundua modu berezi eta benetakoan ezagutzeko. 

Bi etapatan, Arabako Errioxa, Gatzaga Harana, Sierra Salvada, Balmaseda, Santurtzi eta Bilbo bisitatu ditu. Abentura jardueretan parte hartu du, hala nola Sobróneko ferrata-bidea igotzen edo paddle surf egiten Bilboko itsasadarrean. Era berean, esperientzia gastronomikoak bizi izan ditu: mahastien artean egindako bisitak, gaztandegiak, eta tokiko chefekin —Zuriñe García eta Punkitxen-eko Asier Ponce— egindako tailerrak, besteak beste. 

Welcome to el Mundo | Maiatzaren 19tik 25era 

Belén eta Julio dira Welcome to el Mundo proiektuaren egileak, eta IATIren sari bat jaso zuten Instagram Bidaia Onena kategorian. Grand Tour-eko bi etapa egin dituzte: Gasteiz, Arabako Errioxa, Kanpezu, Donostia, Hondarribia eta Astigarraga zeharkatuz. 

Haien proposamena kultura, natura, surfa eta sukaldaritza uztartzen dituen bidaia izan da, geldialdi nabarmenekin, hala nola ARREA! jatetxean, Mimo Bite Experience esperientzian, Mizpiradi sagardotegian edo Malum Rex sagar bar berrian. 

Dos Truchas con Pasaporte | Maiatzaren 26tik ekainaren 1era 

Andoni eta Endika dira Dos Truchas con Pasaporte kanaleko sortzaileak. Euren estilo bisual eta zuzenarengatik, eta umorearekin kontatzeko duten moduarengatik dira ezagunak. Haien ibilbidea Zumaia eta Oñati arteko bidaia izan da, besteak beste Getaria, Zarautz, Tolosa eta Segura bisitatuz. 

Esperientzien artean daude: babarrunak prestatzea txakolin-upategi batean, gaztandegiak bisitatzea, pilotan aritzea Michelin izardun sukaldariekin, Asador Nicolás-eko parrilla dastatzea edo tokiko azoketan ibiltzea. Euren proposamena kultura, gastronomia eta barnealdeko paisaiak uztartzen dituen bidaia autentikoa izan da. 

Daniel Illescas | Ekainaren 11tik 19ra 

Daniel Illescas gaur egungo bidaia-eduki sortzailerik eraginkorrenetako bat da, Forbes España-k aintzatetsia. Estiloa, abentura eta ikus-entzunezko kontakizuna uztartzen ditu bere edukietan. 

Bere ibilbidea Urdaibai, Dima, Lekeitio, Orozko eta Plentzian zehar doa. Esperientzia askotarikoak bizi ditu: Bizkaiko kostaldean coastering edo parapentea, itsaspeko upategi batean ardo-dastaketa, mendiko ibilbideak, naturan sukaldatzea eta tokiko chefekin esperientzia gastronomikoak. 

Kanpaina hau Euskadi Gastronomika-ren ekimena da, Euskadi Basque Country helmugan gastronomian espezializatutako turismo sarea. Basquetourrek —Turismoaren Euskal Agentzia— koordinatzen du, eta bere helburua da Euskadiko turismo-eskaintza ikuspegi berrietatik eta gaur egungo begiradetatik hurbiltzea. Eduki-sortzaile hauek euren esperientziak milaka jarraitzaileekin partekatzen dituzte sare sozialetan, eta horri esker, Euskadi eta bere gastronomia modu inspiratzaile eta erakargarrian ezagutarazten dira. 

Ekaina 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30