• TURISMO-SUSTAPENA
Londreseko WTMk aurrez-aurreko formatu presentziala berreskuratu du
" Euskadik parte hartzen dihardu euskal turismorako oso garrantzitsua den nazioarteko azoka honetan
Euskadik gune propioa du aurrez-aurreko formatua berreskuratu duen Londreseko WTM azokan. Ekitaldia gaur hasi da eta hilaren 3ra arte luzatuko da. Gainera, formato birtuala ere izango du hilaren 8an eta 9an.
Gaur, Industria, Merkataritza eta Turismo ministrari Reyes Maroto Euskadiren standean izan da eta bertan egon diren turismo-enpresa eta erakundeetako ordezkariak agurtu ditu.
Nazioarteako turismo-panoraman nabarmenetarikoa den azoka hau oso garrantzitsua da euskal turismoarentzat eta edizio honetan, Basquetour eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailarekin batera, hiru hiriburuak, Arabako Errioxa eta enpresa turistikoak joan dira.
COVID-19aren ondorioz egoera aldatu bada ere, Erresuma Batuko merkatua Euskadira turistak igortzen dituen gune nagusietako bat da, IBILTUR Ocio 2019 operazioak jasotako pandemiaren aurreko datuen arabera. Gehienak Londrestik datoz (% 35), hego-mendebaldetik (% 14) eta hego-ekialdetik (% 12). Erresuma Batutik bisitatzen gaituztenak batez ere gastronomiak eta ardoek (% 21), kostaldeko turismoak (% 19), hiriko turismoak (% 16), touringak (% 16) eta kultura- eta ekitaldi-turismoak (% 14) eraginda etortzen dira.
Internet erabiltzen dute Euskadira egiten duten bisita antolatzeko (% 86), eta Euskadi bisitatu duten Erresuma Batuko turisten % 11k bidaia osoa edo pakete turistiko bat erreserbatu zuten aurretik, eta % 89k zerbitzuren bat. Aldez aurreko erreserba horiek, batez ere, Internet bidez egin ziren (% 68) eta aurrez aurre (% 25).
Internet erabiltzen dute Euskadira egiten duten bisita antolatzeko (% 86), eta Euskadi bisitatu duten Erresuma Batuko turisten % 11k bidaia osoa edo pakete turistiko bat erreserbatu zuten aurretik, eta % 89k zerbitzuren bat. Aldez aurreko erreserba horiek, batez ere, Internet bidez egin ziren (% 68) eta aurrez aurre (% 25).
Turista britainiarren % 60 hegazkinez iristen da Euskadira, eta % 27 ibilgailu pribatuz. Behin helmugara iritsita, pertsona eta egun bakoitzeko 145 euroko gastua egiten dute, batez besteko gastua baino handiagoa (120 €).
Euskadiko batez besteko egonaldia 4,4 egunekoa da. % 70ek diote Euskadi dela bere bidaiaren helmuga bakarra, % 11k Euskadira aurreko eta ondorengo gaualdiak egiten ditu, % 10ek aurretik bakarrik, eta % 9k Euskadira baino ez.
Bidaian, batez ere % 44 bikotekidearekin etortzen da, % 30 bakarrik helduak diren lagunen eta/edo senideen taldean, eta % 22 gazte eta/edo haurrak dituzten lagunen eta/edo helduen senideen taldean.
% 23k Euskadira egindako bisita errepikatu du, % 91k oso positibotzat jo du eta, gainera, % 84k segurtasun osoz gomendatuko luke Euskadi helmuga turistiko gisa.
Azkenik, Erresuma Batutik datozenen % 45ek diote ziurrenik gure helmugara itzuliko direla, eta % 10ek segurtasun osoz.