• PRESTAKUNTZA
Martxan da "Anfitriones. Turismoaren Prestakuntza eta Talentua" programaren XXVII. edizioa
Turismo arloko profesionalen prestakuntzaren eta garapenaren bidez sektorearen kalitatea sustatzeko funtsezko ekimena da.
Basquetourrek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Estatuko Turismo Idazkaritzaren arteko lankidetza-hitzarmenari men eginez, “Anfitriones. Turismoaren Prestakuntza eta Talentua” programaren XXVII. edizioaren zabalkundea hasi du euskal turismo-sektorean. Irailean abiatutako trebakuntza eskaintza berri honek sektorearen kalitatea hobetu nahi du, formakuntza berezituaren eta turismo arloko profesionalen garapenaren bidez.
Prestakuntza-programa hau, Espainiako 2030 Turismo Jasangarriaren Estrategiaren Jarraibide Orokorrekin eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren konpromisoekin lerrokatuta dago, eta sektore turistikoaren profesional eta erakundeei prestakuntza espezializatua eskaintzen die, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Edizio berri honetan, “Anfitriones” programak 94 ikastaro eskaintzen dizkio sektoreari, 10 ezagutza-eremutan antolatuta:
- Jasangarritasuna
- Berrikuntza
- Kalitatea
- Gobernantza
- Irisgarritasuna
- Gaitasun digitalak
- Gaitasun pertsonalak
- Erakundeen kudeaketa
- Helmuga turistikoak
- Bezeroak
Izen-ematea zabalik dago dagoeneko formakuntza guztietarako, eta saioak modu progresiboan eskainiko dira 2025eko irailaren 10ean hasita eta 2026ko urtarrilaren 15era bitartean. Programa honen webgune ofizialean eskuragarri daude informazio eguneratua, egutegia eta berrikuntza guztiak: https://www.turismo-formacion.com/