Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MEET BASQUE COUNTRY

"Meet Basque Country 2023" negozio itxaropen onekin amaitzen da

Nazioarteko turoperadoreak harrituta agertu dira helmugarekin eta eskaintzarekin.

1 / 17
Asteburuko bidaia, Santurtzin
Asteburuko bidaia, Santurtzin

Igande honetan amaitu da, behin betiko, "Meet Basque Country 2023", asteburuan zehar ezagutza-bidaia egin ondoren. Bidaia horretan nazioarteko hogei bat turoperadorek hartu dute parte. Tolosa, Ordizia, Astigarraga, Enkarterri, Bilbo edo Getxo izan dira bisitatutako tokietako batzuk.

 

Hirugarren edizio honek asko eman du: 17 merkatu, 60 turoperadore, 144 euskal enpresa, 6 famtrip tematiko eta orotariko 1, 1.200 bilera, 3 ekitaldi. Eta, garrantzitsuena, operadoreak zapore onarekin joan dira, bai negozio-itxaropen onengatik, bai helmugak onerako harritu dituelako.

 

Halaber, egunotan eurekin bildu diren euskal enpresek, ostiralean Bilbon egindako workshop-ean ez ezik, ondorengo hitzorduetan ere, negozio-itxaropen onak aurreikusten dituzte.

 

Gogora dezagun astelehenean 17 merkatutatik zetozen operadoreak iritsi zirela Euskadira: Espainia, UK, Alemania, Portugal, Belgika, Herbehereak, Danimarka, Irlanda, Italia, Finlandia, Suedia, Polonia, Maroko, Japonia, Argentina, Brasil, AEB. Astebetez, aipatutako workshop-ean parte hartzeaz gain, guztiek aldi bereko bidaiak egin dituzte, MICEn, touring-ean, gastronomian, naturan, confidential-ean (premium) eta zikloturismoan espezializatutako taldeen bidez.

 

Beren jatorrizko herrialdeetan merkaturatuko duten ezinbesteko esperientzia turistikoa.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30