Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MUGIKORTASUNA

Mugikortasuna eta turismoa gaur eztabaidagai Donostian

Turismo sailak, Basquetour-en bidez, eta RAC Vasco Navarrok antolatuta, gaur goizean ospatuko dan jardunaldian intermodalitatea, turismoa eta trafikoa bezalako gaiak aztertuko dira eta "The Basque Route" touring-eko turismo-produktuaren antzeko egitasmoak emango dira ezagutzera.

Real Automóvil Club Vasco Navarro-ko presidente Pedro Martínez de Artolak eta Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millánek harrera emango die hizlariei eta gonbidatuei eta azken honek “The Basque Route, errepidean Euskadin barrena” produktua nola garatu den eta zetan datzan azalduko du.

Jarraian, Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Marisol Garmendiak parte hartuko du garraio Publikoa eta turismoari buruz hitzegiteko eta ondoren, Gipuzkoako Trafiko Lurralde-zuzendaritzaren buru Alejandro Domínguezek erakunde honen ikuspuntua azalduko du. Ramón Ledesma, “Pons Seguridad Vial”-eko aholkulariak itxiko du lehen zatia turismoa eta mugikortasun arduratsuari buruzko hitzaldiarekin.

Bigarren zatia turismo-jomuga ezberdinetako kasu praktikoetan oinarrituko da. “Agència Catalana de Turisme”-ko brand manager-a, Roser Cedók “Gran Tour Catalunya” produktuari buruz hitzegingo du; Beatriz Miguel, Aragoiko Turismo sustapeneko arduradunak “Aragón Slow Driving” gaiari buruz hitzegingo du eta Isabelle Pelieuk, “Hautes-Pyrénées Tourisme Environnement”-eko zuzendariak “Pyrénées Road Trip” emango du ezagutzera.

Jardunaldia deszentralizazio turistikoa, garraioa eta mugikortasuna lurralde barruan gaiari buruzko mahai-inguru batekin bukatuko da, Ramón Ledesma; Manuel Pascual, Brittany Ferries-eko zuzendaria eta Basagaitz Guereño, Deustuko Unibertsitateko turismo sailaren zuzendariaren partaidetzarekin; eta Ángel López de Luzuriaga, “Ardiluzu”-k jardunaldiari buruz sortutako aurkezpen grafikoarekin.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31