Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INDUSTRIA TURISMOA

“Nondik gatozen jakin behar dugu nora goazen jakiteko” adierazi du Retortillok, Euskadiko Industria Turismoaren Astean

Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Astean (azaroak 12-18), ondorengoak egingo dira: I. Turismoko Nazioarteko Foroa; Euskadiko Industria Turismo Sarearen sorrera; bisita profesionalak eta herritarrentzako jarduerak.

3 egun falta dira Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Astea has dadin, eta Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak prentsaurrekoa egin du programaren eta haren inguruko jardueren berri aurretiaz emateko.

Aurkezpenean, lagun izan ditu Mikel Torres Portugaleteko alkatea, Foroa eta Sarearekiko atxikimendua herri horretan egingo baitira, eta Harkaitz Millán Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria.

Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Asteak hainbat ekintza berezi eta jarduera izango ditu:

  • Alde batetik, I. Euskadiko Industria Turismoaren Foroa, hilak 12an, Portugaleteko Nautika Eskolan. Bertan, estatuko zein nazioarteko administrazioetako adituek eta ordezkariek aurkeztuko dituzte beren esperientziak.
  • Bestetik, Euskadiko Industria Baliabideen Sarearen sorrera, hilak 13an Rialian, bigarren fase batean ERIH Europako Industria Ondarearen Ibilbidearekin bat egiteko asmoz (European Route of Industrial Heritage).
  • Gainera, bisita profesionalak egingo dira hilak 14 eta 15ean, eta herritarrentzako jarduerak asteburutik aurrera, urte-amaiera arte egitekoak.

Retortillo sailburuak azaldu duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailera heldu denetik, helburu argi bat hartu zuen aldean: “Euskadik haren historiaren zati bati bizkarra ematen dion lurraldearen irudirik ez ematea. Zaila da ulertzea egungo Euskadirentzat hain erabakigarria izandako gure historiaren zati bat, industria-iraultza, ahanzturan nola erori den, edo ezabatua nahi izan den, garenaren ezin besteko atal izango ez balitz bezala. Aldiz, nabarmendu behar dugu, hori gabe Euskadiren ikuspegia ez baitago osorik. Aldi berean, gizarte honen joan den mendeko ekonomia eta industriaren kemena aldarrikatzeko modua da, haren falta handia baitugu mende honetako demei aurre egin ahal izateko”.

Hortik sortu zen industria-turismoaren aldeko apustua; izan ere, “bisitatzen gaituzten bidaiariei interes berriak eskaini eta gure lurraldearen eskaintza dibertsifikatu ez ezik, balio du ere gure historiaren oinarrizko zati bat aldarrikatzeko”.

Industria Turismoko Plana prestatu eta zenbait lurralde, Alemania eta Polonia bereziki, aztertu ondoren, bi helburuak izan ziren, lehendabizi, Euskadiko industria-turismo sare bat sortzea, “askotariko baliabideak koordinatu eta horien turismo-sustapen egokia sortzeko, eta Europako ERIH Europar Sarearekin bat egiteko prestatzea”. Bigarrenik, beste esperientzia arrakastatsu batzuk ezagutzea, estatu barrukoak zein nazioartekoak.

Foro hau ekintzen programa zabalago baten lehendabiziko urratsa izango da eta, ekintzon bidez, Euskadiko Industria Turismoa zabaldu eta hartaz jabetzea nahi dugu, hala profesionalei nola Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei begira, baita ondarea edo industria-baliabideak kudeatzen dituzten beste erakunde eta eragileei begira ere, hura zaindu eta sustatzearen garrantziaren aldeko iritzia sor dadin”, Retortillok nabarmendu duenez.

Nekeza izan da eta, artean, nekeza izaten ari da ikusaraztea industria-ondarea aktibo bat dela, haren jabe diren enpresena, agintari publikoek zaindu behar duten hiri-sarearena, historia batena eta oroimenarena, eta gaztetxoenei haren aztarna garrantzitsuenak utzi behar dizkiegula herentzian. Nondik gatozen jakin behar baitugu nora goazen jakiteko”, Sailburuak bukaeran adierazi duenez.

Informazio gehiago: www.industrialdia.eus

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31