Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AKTIBATU 2019

Ostiral honetan Tolosak AKTIBATU 2019 hartuko du

Sektoreko profesionalei zuzenduak, natura turismoa eta jasangarritasunari buruzko jardunaldiek hitzaldi egitarau betea, “Aktibatu ekintzaile” atala eta natura-gidaritzari buruzko formakuntza programa bat bilduko ditu.

Datorren 7an AKTIBATU 2019 turismo sektoreko profesionalek hitzordua izango dute Tolosan, Natura turismoa eta Iraunkortasunaren VII. Jardunaldiaren edizioan. Bizibizikik antolatutako ekitaldia, TOPIC Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroan ospatuko da.

Aurreko edizioetan bezala, sektore publiko eta pribatuko natura turismoan sektoreko profesionalentzat eta turismoa edota jasangarritasun arloetako ikertzaile eta ikasleentzako ezinbesteko hitzordua da.

Bizibizikik hitzaldiez beteriko egitaraua antolatu du goizerako, euskal eta nazioarteko kasu arrakastatsuekin. Gainera, AKTIBATU 2019k harreman profesionalak eta lankidetza suspertuko ditu, beste behin, networking saioaren bidez eta parte-hartzaileek hitzordu arinak itxi eta harreman berriak egiteko aukera izango dute.

Arratsaldean, hizkuntzen eta jarduera turistikoan arteko alkarbizitzan inguruan hausnarketa gunea sortuko da. UNESCOk izendatutako Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea ospatuko dela-eta, turismoa eta bereziki, hizkuntza gutxituen gaiari helduko dio AKTIBATU jardunaldiak. Gai honen inguruan landutako ekimen aipagarrien erakusleihoa izateaz gain, eguneko azken saioan euskara eta turismoaren arteko bizikidetza aztertzeko mahai-ingurua egingo da. Hizkuntza eta turismoan agente aktiboak diren erakundeetako ordezkariek gai honek mahaigainertzen dituen kezka eta erronkei buruz eztabaidatzeko aukera izango da.


AKTIBATU Ekintzaile

Aurreko edizioan bezala, AKTIBATU jardunaldiak ekintzaileei lekua egin nahi zaie, landa edo natur turismoarekin (ekoturismoa, abentura turismoa, landa turismoa…) erlazionatutako negozio-proiektuak aurkezteko deialdi ireki baten bidez.

Jasotako guztietatik bi proiektu hautatuko dira, deialdian zehaztutako irizpideak kontua harturik, eta otsailak 7an entzule guztien aurrean aurkezpen dinamizatu bat burutuko dute. Jardunaldien ondoren aholkularitza eta laguntza eskainiko zaie landutako proiektua borobiltzeko eta honen jarraipena egiteko (lan-ordu poltsa bate gongo da).


Formakuntza programa. “Ondarearen interpretazioa eta gidaritza” ikastaroa

Turismoan sektoreko etengabeko formakuntza izan da AKTIBATU jardunaldien erronketako bat hasieratik. Edizio honetan, otsailak 18tik 22ra bitartean, natur eta kultur ondarearen interpretaziorako formakuntza eta gidarien zertifikazioa eskainiko dira, partaide kopuru mugatuarekin.

HAZI Fundazioak babestutako ekimena da, Turismo sailaren laguntza du, besteak beste, eta Interpret Europe erakundeak egiaztatuta eta bermatuta dago.


Informazio gehiago www.aktibatu.com webgunean.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30