Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AURKEZPENA

Retortillo: “Gure industria-historia gaurko Euskaditik banandu ezin den zatia da eta bide berdeak honen erakusgarria da”

Euskadi eta Nafarroako gobernuek Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdearen gida aurkeztu dute gaur. Liburuxka 2017tik erakundeen artean turismo-baliabide hau martxan jartzeko eta sustatzeko egindako lanaren emaitzarik ikusgarriena da.

Gaur goizean aurkeztu da Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdearen liburuxkaren aurkezpena Antoñanan, Euko Jaurlaritzaren Turismo sailburu Alfredo Retortillo, eta Nafarroako Gobernuaren presidenteorde eta Ekonomiaren Garapeneko sailburu Manu Ayerdirekin. Bertan izan dira baita Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusi Maitena Ezkutari, Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari Harkaitz Millán, Gipuzkoako Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketarako foru diputatu Marisol Garmendia, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatu Cristina González eta Ingurumen eta Hirigintza foru diputatu Jose Antonio Galera ere, berezko bidea igarotzen den eskualdeetako turismo-eragile ezberdinez gain.

Aurkezpenaren helburua liburuxka ezagutzera emateaz gain, ibilbide hau natura turismoa eta turismo aktiboaren atal garrantzitsu gisa, nabarmentzea da pasatzen den eskualdeetan. Retortillo sailburuak azpimarratu du bi gobernuek zein bidea igarotzen den lurraldeetako foru aldundiek, Gipuzkoa eta Araba, eta gainontzeko eragileek (kuadrillak, mankomunitateak, elkarteak,…) “honelako azpiegitura berbiztearen alde egindako apostuaren garrantzia ulertzen jakin izatearen garrantzia, nabarmentzeagatik eta turismo-baliabide gisa sustatzeagatik”.

Bere kutsu jasangarriaz gain, Retortillok azaldu du “bide berdeak irisgarritasun, mugikortasun ez motorizatua eta gure industria-ondaren memoriaren berreskurapenaren eredu direla. Trenbidearen bide zaharren garapena XIX eta XX.eko industrializazioaren beharrezko adiskidea zen eta zentzu honetan, garenaren ezinbesteko zatia da. Hure industria-historia gaurko Euskadiren banandu ezineko zatia da, ezin da bertan behera utzi ezta ezkutatu ere, alderantziz, aldarrikatu behar dugu”.

Bere aldetik, Ayerdi sailburuak gogoratu nahi izan du “Nafarroako Gobernurako turismoak eta lurralde eta bertako erakundeekin elkarrekin garatutako gaurkoa bezalako egitasmoek duten garrantzia. Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arlo nagusienetakoaren partaide dira, non ingurumena errespetatu eta gizartearen garapenari onurak eta lurralde-kohesioa ekartzen dituen turismo integralaren aldeko apustua egiten dugun. Hain zuzen ere, berezko bide hau lurralde-kohesio horren eredu argia da, ez baitu herri napar ezberdinak soilik lotzen baizik eta Vasco Navarro trenbidearen aintzinako bidetik igarotzen diren Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako herri guztietako biztanleak senidetzen dituelako”.

Egitasmo bateratua, gure erkidegoen natura- eta kultur-ondarea mantentzen duena, bisitarien turismo-esperientziaren hobekuntza nabarmenarekin. Egitasmo zuzendua eta gure inguruan, bai kirola egiteko zein eguneroko joan-etorrietarako, tradizio luzea duten bizikletetan interesaturik dauden pertsonengan arreta berezia jartzen duena”.


Vasco Navarro trenbidearen Bide Berdearen Gida

Gaur aurkeztutako liburuxkak, 1967ko abenduaren 31an bertan behera geratu zen Vasco Navarro trenbidearen jatorrizko ia ibilbide guztia erakusten du. Lehen inprimaketa honetan 12.000 ale argitaratu dira. Erakundeen arteko koordinazio hau urrian ospatutako Euskadiko Bide Berdeen II Jardunaldiaren ostean hasi zen eta, aipatutako argitalpenaz gain, une gogoangarrienak 2018an aipatutako erakundeen arteko mahaiaren sormena eta mahai hau eten gabe lantzen ari den 6 lan-ardatseko susperketa-plana dira.

2019an garatzeko dauden ekintza bateratuen artean sustapeneko bi dira nabarmenak: Bide Berdearen bideo bat egitea eta bidea pasatzen den herrietatik egingo den erakusketa ibiltaria. Ahalegin guzti honi esker Vasco Navarroren Bidea Estatuko Bide Berdeen erreferentzia bihurtuko da.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31