Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR

Retortillo sailburua: “Standak ordezkatzen gaituen Euskadi plurala eta anitza erakusten du, eta hori da bisitatzen gaituztenek bilatzen dutena”

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, Euskadik Fiturren duen standa inauguratu du; bertan, euskal turismoaren inguruko 100 enpresa eta profesional inguru izan dira. Espainiako erregeak Euskadiko standa ezagutzera hurbildu dira, inaugurazioaren aurretik. Retortillo sailburuak egin die harrera, eta Pedro de Axularren “Gero” liburuaren lehen edizioaren faksimilea eman die.

Fitur da turismoaren inguruko une garrantzitsuez beteriko urte honetako lehena, turismoa sustatzeko nazioarteko lehen hitzordu handia. “Azoka topaleku da sektoreko profesionalentzat”, esan du sailburuak. “Beraiek dira benetako protagonistak eta beraiek bultzatu behar ditugu une oro”.

100 enpresa inguru izan dira Fiturren edizio honetan. Retortillok gogora ekarri duen bezala, “sailburu gisa bisitatzen dudan hirugarrena da. Fiturrera 2018. urte oso positiboaren ondoren iritsi gara; 2018an marka berria bete genuen, ia 3,7 milioi bisitari”.
Gainera, Retortillok gogorarazi du positiboa izan dela, batik bat gorakada hori ez delako urtaroen araberakoa izan, ez delako udako oporraldietan kontzentratu. “Urteko ia hilabete guztietan egin dugu gora, eta, esaterako, maiatzean, irailean edo azaroan, uztailean edo abuztuan baino gorakada handiagoak izan dira. Eta, azkenean, lortu dugu gorakada hori bereziki indartsua izatea atzerritik datorren turismoan”.

Datu horien bidez egiaztatzen da turismoaren industriak Euskadin bizi duen une ona. “Eta, hori dela eta, hazkuntza eutsia eta jasangarria izateko turismo-eredua finkatzeko ildoetan lanean jarraituko dugu: egiturazko apustuetan eragitea, ekitaldi puntualei uko egin gabe, dibertsifikatuetan, balio erantsia areagotzen dutenetan –herrialdearentzat eta bisitatzen gaituztenentzat–; eta turismoa bera lurraldeetatik banatzen laguntzea eta horrek dakartzan negozio-aukerak Euskadiko hiri eta herri gehiagotatik banatzen laguntzea”.


AGENDA FITURREN

Gaurko jarduerekin hasteko, honako hauek aurkeztuko dira: Industrialdia 2019 turismo-proiektua, Turismo Sailarena; Donostiako Pintxoaren institutua; Bizkaiaren estrategia Japonian; Zarautz Parrillan lehiaketa; geoparkeen aldizkaria; “Haragi” haragiaren eta txingarraren nazioarteko topaketa; “Euskadi Basket Country” sustapen-proiektua; Lekeitioko bisita gidatuak Vitoria-Gasteizen eta Arabako Errioxan izango den Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31