Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURESPAÑA

Retortillo sailburua Turespañako Espainiako bulegoetako ordezkariekin eta Estatuko idazkariarekin batu da

Gainera, Euskadiko standean urteko nobedade turistiko nagusien aurkezpenek jarraitzen dute.

Euskadik “España Verde” marka turistikoaren koordinazioaren lekukoa hartu du, gaur goizean, Asturiasen eskutik. Bi autonomia-erkidego horiekin batera, Galizia eta Kantabria marka horren partaide dira, Kantauriko Erlaitza kanpoan sustatzeko.

Ekitaldian lau erkidegoetako ordezkariak izan dira eta, Euskadiren izenean, Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua; sailburuak gogorarazi du “España Verde”k 30. urteurrena betetzen duela.

Sailburua, halaber, Isabel Oliver Estatuko idazkariaren anfitrioia izan da, bai eta Héctor Gómez Turespañako zuzendariarena eta Espainiako Turismo Bulegoetako ordezkariena ere, Euskadiko standean; bertan, Eusko Jaurlaritzak topaketa izan du eta euskal gastronomia eta ardoak dastatzera gonbidatu ditu.

Horiek izan dira Retortillo sailburuak FITURren bigarren jardunaldian izan dituen hitzordu nagusiak, baina, goizean, atzo bezala, Euskadiko standean urteko nobedade turistiko nagusien aurkezpen ugari izan dira.

Santa Katalinako Lorategi Botanikoaren ondare historikoaren berreraikuntza birtualaren aplikazioa; aurten Araban izango diren ekitaldiak; Arabatik motorrean joateko ibilbideak; Vitoria-Gasteizko Udalaren “Turismo 1850” aurkezpena; Chillida Lekuren irekiera berria; iaz ere Euskadiko standean aurkeztu zen Atlantikoko Hiri Erromatarren Sareak aurreikusten dituen jarduketen erakusketa; Santurtziko esperientzia nagusien erakusketa, baxurako arrantzarako itsasontzi gehien izan dituen Bizkaiko portuetako bat dela aintzat hartuta eta horrek utzitako ondare-legatuaren balioa duela hamarkada bat baino gutxiago nabarmendu dela aintzat hartuta.

Arratsaldean, Euskadi oinez gida berriaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak argitaratutakoaren bidez, hurrengo aurkezpenak etorriko dira, besteak beste, OPC Spain 31. Kongresua Donostian, OPCE-OPCs Basque Country elkarteak antolatuta; Debegesak egingo duena, Mutrikuko Arrietakua Jauregia ezagutzera emateko –gaur egun bisita daiteke–.

Bestalde, Crusoe Treasure enpresak Plentzian urpeko bodegan eskaintzen dituen esperientziak azalduko ditu, eta Euskal Kostaldeko Museoen Sareak aurtengo urterako nobedadeak aurkeztuko ditu. Amaitzeko, Turismo Sailak Euskadiko Ekoturismoaren II. Foroa emango du ezagutzera; urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean izango da Foroa, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian.

Bihar, ostiralean, publiko profesionalarentzako azokaren azken eguna izango da eta, bertan, SICTED saria emango zaio Eusko Jaurlaritzari, 2018an aurrerapen eta garapen gehien izan duen udalaz gaindiko administrazio publiko gisa, eta Euskadiko standean aurkezpen-ekitaldiekin jarraituko da.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30