Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AZOKA

Retortillo sailburua: “Turismoaren sektorearen profesionalizazioa sustatzean, kalitateko enpleguaren alde ari gara lanean”

Igande honetan Euskadira iritsiko dira American Express-eko 6 eragile NH hotel kateak eta Air Europa aire-konpainiak gonbidatuta, euskal turismo baliabide nagusiak ezagutzeko.

Sailburuak turismoaren sektorean, goraka ari den horretan, enplegua sortzearen alde egiteak nolako garrantzia duen nabarmendu du. Lehen bi edizioetan, Turislanek Gipuzkoa izan zuen arretagune; lurralde horretan du turismoak pisu erlatibo gehien bere BPGd-an. Baina “haren garapenak izan duen arrakasta aintzat hartuta”, esan du sailburuak, “Turislanen eremu geografikoa eta jarduteko eremua Euskadi osora zabaltzea erabaki dugu”.

Turismoaren sektoreak hazteko ahalmen handia du, eta, zentzu horretan, Euskadik asko du eskaintzeko. Euskadin, dagoeneko, 100.000 pertsona daude Gizarte Segurantzara afiliatuta, afiliatu guztien %10, eta euskal ekonomiaren batez bestekoaren gainetik ari da hazten. “Turislan bezalako ekimenak sustatu behar ditugu. Turislanek turismoaren sektoreko enpresen eta enplegua bilatzen ari diren pertsonen arteko topaleku izan behar du”.

Sailburuak nabarmendu nahi izan du enplegua sortzeak ez ezik, kalitateko enplegua sortzeak ere nolako garrantzia duen. “Gure lanaren helburu nagusi bat da sektorearen profesionalizazioa eta bertan enpleguaren kualifikazioa sustatzea”, esan du Retortillok.

Turismoaren sektoreko enpleguak berezko ezaugarriak ditu: nahiz eta autonomoen erregimenean dagoen pertsona-kopurua mantendu den, pisu erlatiboak behera egin du. Alegia, turismoan enplegua berreskuratzen ari da, soldatapekoen eskutik.

Sektore horretan genero-oreka aldatu egin da azken urteotan. Emakumezkoen presentzia areagotu egin da eta, gaur egun, Biztanleria Aktiboaren azken Inkestak dio turismo-jardueretan okupatuta dauden pertsonen %53 gizonezkoa dela eta %47 emakumezkoa. Turismoaren sektoreko langileetatik, gainera, guztizkoaren %38k goi-mailako ikasketak ditu.

Horren barruan, Retortillok honako hau ekarri du gogora: “turismoa, beste ekoizpen-sektore asko bezala, paradigma aldatzeko unean dago. Eskaintzan eredu berriak sartzen ari dira, eta turistak prestakuntza duen profesional batek bakarrik eman ditzakeen baliabideak bilatzen ditu. Sailean profesionalen lan hori bultzatzeko lan egiten dugu, turismo jasangarrian, dibertsifikatuan oinarritzen den kudeaketa egiteko; horretarako, ekintza zehatzak garatzen dira, itzulera hori Euskadiko lurralde eta eskualde guztietatik banatzeko".

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30