Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESPAÑA VERDE

Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muela “España Verde”-ko bazkideekin izan da Euskadiren presidentziapean egindako lehen bileran

Apirilaren 12an “España Verde”-ko bazkideak Euskadin bilduko dira.

Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelak “España Verde”-ren lehen bilera koordinatu du gaur Euskadik presidentziaren lekukoa, Fitur-en, Asturiasen eskutik hartu ondoren. “España Verde”-k bere 30. urteurrena betetzen du aurten, Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi osatzen duten lurraldea bateratzen duen turismo-marka finkatua gisa. Eta Euskadik bere koordinazioa eramango du 2019an zehar.

Merkatu turistikoa globala da eta España marka munduan finkatuta eta ospetsua da. Horrexegatik tiraldia aprobetxatu behar dugu, eskaintza berariazkoarekin eta gure arteko lankidetzarekin merkatu global horretan indar handiagorekin sartu ahal izateko” azaldu du sailburuordeak.

Berlineko ITB azokan ospatu den bileran lan-ardatz berri batzuk aztertu dira eta apirilaren 12rako Euskadin bilera bat itxi da. 2018an nazioarteko posizionamendua indartzeko ahalegina egin zen, irudi eta web berriekin, sustapen euskarrien aldeko apustuarekin (sare sozialak etabar) eta nazioarteko turismo-eragileei egindako aurkezpenekin.

Aurten, ahalegin hori areagotuko da gure eskaintzaren bila ari diren interes bereziko merkatu berrietara (japoniarra edota txinarra esaterako) begira zehaztutako ekintzen bidez. Alde berean, garrantzitsua da 4 elkarteak batzen dituzten baliabideak ezagutzera ematea, esaterako Done Jakue Bidea, Jauregiak eta Upategiak, toki apartak, gastronomia,…

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30