Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AURREKONTUAK 2024

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak legealdi honetan ezohiko funtsetako 270 miloi inbertitu ditu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2024rako aurrekontuak 53,4 milioi euro ditu, hau da, % 1,5eko igoera izango du.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Sailaren 2024rako aurrekontuak aurkeztu ditu. Sailburuak gogorarazi du legealdi honetan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak funtsetako —batez ere ezohiko funtsetako— 270 milioi euro inbertitu dituela turismoaren eta merkataritzaren sektoreko enpresen lehiakortasuna, digitalizazioa eta jasangarritasuna babestu, bultzatu eta sustatzeko. 150 milioi pandemiako erresistentzia fasearen barruko laguntzetarako erabili ziren, eta beste 120 milioi Next Generation funtsek eta Lehentasunez Jarduteko Eremuek eman dituzte.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 53,4 milioiko aurrekontua izango du 2024. urterako, hau da, aurrekontu arrunta % 1,5 haziko da 2023koarekin alderatuta. “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontu arruntak % 38 egin du gora 2021etik 2024ra bitartean, ezohiko funtsetako 270 milioiko ekarpena kontuan hartu gabe”.

 

Turismoa eta Ostalaritza

Turismo eta Ostalaritza arloaren aurrekontua 20 milioikoa da, eta horietatik 10 milioi Basquetouri transferitzen zaizkio. Turismo-sektoreko enpresen babesari dagokionez, funtsezko 4 ildo daude sektorea indartzeko eta eraldatzen laguntzeko

  • Ekintzailetzarako eta turismo enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak, 1,3 milioi eurorekin.
  • Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak, lankidetza- eta kudeaketa-erakundeei zuzentzen zaizkienak, 1,27 milioi euroko aurrekontuarekin.
  • Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak, guztira 000 eurorekin.
  • Eta laugarren ildoa asoziazionismoa indartzera bideratzen da, 700.000 eurorekin.

 

Basquetour

BASQUETOUR Turismoaren Euskal Agentziak 10 milioi jasoko ditu, eta, hartara, % 4,8 handituko da ekarpena. Aurrekontuko partida nagusia helmugaren marketinera eta komertzializaziora zuzentzen da. 5,1 milioi dira, hau da, % 4,1eko igoera izango du. Nazioarteko sustapena indartzeko apustu handia egingo da, batez ere urrunekoa.

 

Beste 1,6 milioi gobernantzarako jarriko dira, hau da, enpresen, erakundeen, sektore publikoaren eta pribatuaren edo Euskal Turismo Sarearen, besteak beste, arteko lankidetza sustatzeko ekintzetarako. % 6,6ko hazkundea izango du.

 

Bestalde, 1,13 milioi jarriko dira lehiakortasuna sustatzeko, % 1,6ko hazkundearekin. Horren barruan sartzen da Turismoaren Kode Etikoari eman beharreko bultzada, dagoeneko 620 euskal enpresa baino gehiago atxiki baitira. Barnean hartzen ditu, halaber, Europako programak, lehiakortasun-sareak, turismo-helmuga adimendunen programak eta turismo-jasangarritasun integraleko sistemak.

 

Merkataritza

Merkataritza arloak 21,6 milioi euroko aurrekontua du. Zuzendaritza horren aurrekontu-partiden artean, nabarmentzekoa da merkataritzako diru-laguntzen programen etengabeko berrikuspena eta hobekuntza.

 

Merkataritza dinamizatzeko merkatarien elkarteei zuzentzen zaien Hirigune programak % 6,7 egin du gora joan den urtekoarekin alderatuta —1,87 milioi izatetik 2023-2024 deialdian 2 milioi izatera pasa da—. Merkataritzako Bulego Teknikoek merkatariei ematen dizkieten laguntza teknikoen aurrekontua 2 milioikoa da.

 

Saltokiak modernizatzeko programak 4 milioi euroko gehieneko zuzkidurari eusten dio. Kontuan izan behar da soilik 2 urtetan 1,3 milioitik 4 milioira igo dela. Izatez, programa hori zuzenean merkataritzara bideratzen da eta merkatarien inbertsio-premiei eragiten die, saltokien beharrezko modernizazioa sustatuz.

 

Merkataritza Zuzendaritzaren proiektuak —horien artean daude eus-commerce, Berriz Enpresa, Retail Euskal Eskola edo Enfokamer, merkataritzaren behatokia— Eusko-Ganberekin elkarlanean garatzen dira eta gaur egun finkatuta daude, etengabeko bilakaeran daude eta emaitza onak dituzte. Proiektu horiek aurrekontu-mailari eusten diote, guztira 2,77 milioi eurorekin.

 

Azkenik, ekintzailetzarako programa berrirako 1,45 milioiko partida eta berrikuntzako Hub-erako 1 milioi euroko partida nabarmendu behar dira.

 

Kontsumobide

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren aurrekontua 8,07 milioi eurokoa izango da 2024an, eta horietatik 6,68 milioi Sailaren transferentziari dagozkio. Aurrekontua % 2 handitu da 2023koarekin alderatuta.

 

Kontsumobideren 2024rako aurrekontuak ikuspegi bikoitza du. Batetik, kontsumitzaileei kalitateko informazioa eta tresnak ematen eta ahaldundutzen jarraitu nahi du, eta, bestetik, aurrekontuak kontuan hartzen du 2023an indarrean sartu dela Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutu berria.

 

Ildo horretan, 2024. urtean 481.730 eurora arte handituko dira kontsumitzaileen elkarteentzako laguntzak, hau da, % 5eko igoera izango da.

 

Era berean, kontsumitzaileei arreta emateko udal-bulegoetarako 2023-2024 deialdia 1,16 milioi euroraino hazi da.

 

 “Azken batean, oraindik aldaketak eta ziurgabetasuna nagusi diren egoera batean, 2024. urtea funtsezkoa izango da turismo jasangarriaren eredua sendotzeko, merkataritza-ereduaren eraldaketa bultzatzeko eta kontsumitzaileen eskubideak bultzatuko dituen kontsumo-lege berriaren oinarriak finkatzeko” adierazi du, amaitzeko, sailburuak.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30