Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LEHIAKORTASUNA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Turismoko webgunean Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari atxikitako enpresak nabarmendu dira.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustapen-gune bat sortu du Turismo Webgunean Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin konpromisoa duten erakundeentzat.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa gaur egun 765 erakundek osaturik dago, eta 2019an sortu zen, Turismo Sailak eta Basquetourrek 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin hartutako konpromisoaren ondorioz.

Orduz geroztik, hainbat kanpaina jarri dira abian Euskadi helmuga arduratsu gisa kokatzeko eta herritarrak zein turistak garapen turistiko iraunkorraren garrantziaz sentsibilizatzeko. 2021ean argitaratu zen "Turismo maitea" kanpaina.

Kanpainaren helburua turismo-garapena natura-baliabideen eta kultura-ondarearen errespetuan oinarritu egon behar dela sakontzea da. Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak honako 6 printzipio hauek ditu oinarri:

 

  1. Elkarrekiko errespetua.
  2. Berdintasuna aniztasunean.
  3. Ingurumen-jasangarritasuna.
  4. Tokiko nortasuna, tradizioa eta cultura.
  5. Gizateriaren Kultura Ondarea
  6. Gure sektorearen eta bere profesionalen bikaintasuna

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31