Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-SUSTAPENA

Turismo sailak Donostiako Gabonetako merkatuan parte hartzen du

" Santa Katalina plazan, Maria Cristina hotelaren ondoan, kokatutako stand batean 3 hiriburuetako Gabonetako merkatuei buruzko eta Euskadiko turismo-baliabide eta produktuei buruzko informazioa eskeiniko du urtarrilaren 6ra arte.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetour-en bidez, larunbatetik parte hartzen dihardu Donostiako Gabonetako merkatuan. Stand edo egurrezko etxola bat izango da Euskadiko turismo-informazio puntua eta bertan, hiriburuetako 3 Gabonetako azokei buruzko informazioa emango da. Honezs gain, barneko merkatuarentzako eta baita, egun hauetan hiriburu gipuzkoarrera hurbiltzen diren bisitari atzerritarrentzako eta beste Elkarte Autonomoetako bisitarientzat interesgarriak diren turismo-baliabideei eta produktuei buruzko liburuxkak eta mapak banatuko dira

Banreko merkatua Euskadin 2018an zenbatu ziren bisitari guztien %10,6a da, hau da, euskal turismoaren bigarren merkatu igorlea da Iaz, 343.475 euskal bisitari izan ziren Euskadiko araututako establezimenduetan, 2017an baino %2 gutxiago.

Euskal bisitarien %62 hoteletan hartu zuten ostatu, %26 kanpinetan eta %12 landa-ostatuetan.

Euskadin, euskal bisitarien bataz besteko egonaldia 8,5 gauetakoa da eta bataz besteko gastua pertsonako, 101,5 eurokoa da, gehien bat ostaturako eta gero, jateko.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30