Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMOAREN KONTU SATELITEA

2023an, Euskal AEko turismo-gastuak suspertzen jarraitu zuen: % 29,6ko hazkundea izan zuen eta 6.139 milioi eurora iritsi zen

- Turismo hartzailearen gastua guztizkoaren % 61,6 izan zen, 2022an baino ehuneko 1,2 puntu gehiago

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko turismo-gastua 6.139 milioi eurokoa izan zen 2023an, 2022an baino 1.400 milioi gehiago. Datu horrek % 29,6ko hazkundea dakar aurreko urtearekin alderatuta, eta nabarmen gainditzen ditu 2019ko zifrak, COVIDaren krisiaren aurrekoak. Hala, serie historikoko zifrarik handienera iritsi da. Jarduera turistikoa Euskal AEko BPGren % 6,6 izan zen, 2022an baino 1,1 gehiago.

Turismoaren Kontu Satelitea Turismoaren Mundu Erakundearen metodologiaren arabera egiten da (MTE, EUROSTAT, ELGA, 2010), eta turismoaren hainbat parametro ekonomiko zenbatzen ditu, bai eskaintzaren ikuspegitik, bai eskariaren ikuspegitik. Halaber, bi ikuspegi horiek Kontabilitate Nazionalean gainerako jarduera ekonomikoak kuantifikatzeko erabiltzen direnekin integratzen eta konektatzen ditu.

2023rako turismo-gastu osoaren emaitzak, 2022an ikusi zen bezala, hura osatzen duten osagaiak berreskuratzeko fase argi batean kokatzen dira. Gastu turistikoa osatzen duten bi agregatuek aldaketa positiboekin jarraitzen dute, eta Turismo hartzailea nabarmentzen da. Gastuaren agregatu horrek atzerritik eta Estatuko gainerako herrialdeetatik etorritako pertsonen Euskadiko turismo-gastua barne hartzen du: % 32,0ko hazkundea izan zuen 2022aren aldean, eta BPGaren % 4,1 izan zen. Turismoaren beste osagai batzuk izeneko partidan, euskal biztanleek Euskal AEn bertan egindako gastu turistikoa sartzen da, bai eta administrazio publikoek turismoarekin lotutako programetan egindako gastua eta turismoaren adar bereizgarrietako inbertsioa ere. Partida horrek, bestalde, susperraldi txikiagoa izan zuen, % 25,8koa, BPGren % 2,5ekoa.

 

Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2023

 
Excelcsv
  2010 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023(a)
Turismoko gastu guztia 3.632.144 4.355.670 4.632.752 4.766.068 4.887.607 5.084.280 2.721.823 3.173.090 4.738.176 6.138.559
Turismo hartzailea 1.887.771 2.484.045 2.732.718 2.820.536 2.932.810 3.036.341 1.202.793 1.514.301 2.861.716 3.778.296
Turismoaren beste osagai batzuk 1.744.373 1.871.625 1.900.034 1.945.532 1.954.797 2.047.939 1.519.030 1.658.789 1.876.460 2.360.263
                     
Turismo gastua (%) 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
Turismo hartzailea 52,0 57,0 59,0 59,2 60,0 59,7 44,2 47,7 60,4 61,6
Turismoaren beste osagai batzuk 48,0 43,0 41,0 40,8 40,0 40,3 55,8 52,3 39,6 38,4
                     
BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa                    
Turismoko gastu guztia 5,4 6,3 6,5 6,4 6,3 6,3 3,8 4,0 5,5 6,6
Turismo hartzailea 2,8 3,6 3,8 3,8 3,8 3,8 1,7 1,9 3,3 4,1
Turismoaren beste osagai batzuk 2,6 2,7 2,7 2,6 2,5 2,5 2,1 2,1 2,2 2,5

Oinarria 2022

(a)Aurrerapena

Data 2024ko Abenduaren 30a

Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak

 

Turismo hartzaileak turismo igorleak baino dinamismo handiagoa mantentzen du

2023an, bi osagaiek aurreko urteko hazkunde-joerari eutsi zioten, erritmo berean ez bada ere. Turismo hartzaileak portaera dinamikoagoa izan zuen, baina hazkundea moteldu egin zen, eta 1.162 milioi berreskuratu ziren 2023an, hau da, % 24,0ko hazkundea. Bestalde, turismo igorlea % 89,0 hazi zen 2022an, eta 3.778 milioira iritsi da, % 32,0ko hazkundearekin 2023an, hau da, 917 milioi gehiago. Zifra horiek direla eta, 2022an -1.983 milioiko turismo-saldoa izatetik 2023an -2.228 milioikoa izatera igaro gara.

graf0022845_01_e.png

Gastu turistikoak hazkunde-bideari eutsi dio Euskal AEko hiru lurralde historikoetan

Turismo-gastuaren hazkundea, 2023an, aurreko urtearen aldean, % 30,6koa izan da Araban, % 29,8koa Bizkaian eta % 29,0koa Gipuzkoan.

Euskal AEko turismo-gastuaren pisua aztertuz gero, ikus daiteke Bizkaiak % 43,8 hartzen duela, 2022an baino hamarren bat gehiago. Araba, gastu turistikoaren % 13,8, hamarren bat igo da. Aitzitik, Gipuzkoak bi hamarren galdu ditu 2022. urtearekiko, turismo-gastu osoaren % 42,4 izan arren.

Gastu turistikoa BPGrekiko testuinguruan kokatuz gero, ikusten da hiru lurraldeetan egin duela gora aurreko urtearen aldean. Gipuzkoa nabarmentzen da, non turismoak bere BPGaren % 8,4ko ekarpena egin zuen, hau da, ehuneko 1,4 puntuko hazkundea 2023an. Beste bi lurraldeetan, portaera neurritsuagoak ikusten dira; Bizkaian eta Araban BPGren % 5,7 ekarri du, aurreko urtearen aldean ehuneko puntu bat gehiago.

 

Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena, lurralde historikoaren arabera. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2023

 
Excelcsv
  2010 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023(a)
Turismoko gastu guztia                    
Euskal AE 3.632.144 4.355.670 4.632.752 4.766.068 4.887.607 5.084.280 2.721.823 3.173.090 4.738.176 6.138.559
Araba/Álava 508.500 612.728 642.301 655.759 662.360 676.772 399.461 475.259 651.322 850.478
Bizkaia 1.579.983 1.928.156 2.050.133 2.140.156 2.196.957 2.263.742 1.163.321 1.322.991 2.070.274 2.687.065
Gipuzkoa 1.543.661 1.814.786 1.940.318 1.970.153 2.028.290 2.143.766 1.159.041 1.374.840 2.016.580 2.601.016
                     
Turismo gastua (%)                    
Euskal AE 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
Araba/Álava 14,0 14,1 13,9 13,8 13,6 13,3 14,7 15,0 13,7 13,8
Bizkaia 43,5 44,3 44,2 44,9 44,9 44,5 42,7 41,7 43,7 43,8
Gipuzkoa 42,5 41,6 41,9 41,3 41,5 42,2 42,6 43,3 42,6 42,4
                     
BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa                    
Euskal AE 5,4 6,3 6,5 6,4 6,3 6,3 3,8 4,0 5,5 6,6
Araba/Álava 4,6 5,3 5,4 5,3 5,2 5,1 3,4 3,7 4,7 5,7
Bizkaia 4,7 5,6 5,8 5,8 5,7 5,7 3,2 3,4 4,7 5,7
Gipuzkoa 6,8 7,8 8,1 7,9 7,7 7,8 4,7 5,2 7,0 8,4

Oinarria 2022

(a)Aurrerapena

Data 2024ko Abenduaren 30a

Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak

 

Oharra:

Gaur 2005-2023 urteetarako argitaratutako datuek, lehenengo fasean, 2022 Oinarriko BPGren zenbatespen berriak jasotzen dituzte, kontu ekonomikoetan zabalduak.

Input-Output markoaren taulak argitaratzearen ondoriozko aldaketak bigarren fase batean landuko dira, eta informazioa osatzeko zabalduko dira.

 
 
 
 

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31