Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

2024ko abuztuko eskaintza eta eskari turistikoaren analisia eta lehenengo aldiz Euskadira etortzen den aisialdiko turistaren profila

Euskadiko Behatoki Turistikoak 2024ko abuztuko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, 2024ko urtarriletik abuztura metatua eta araututako turismo-ostatu guztiei buruzkoak. Gainera, Euskadi lehen aldiz bisitatzen duen aisialdiko turistaren profila aurkezten dugu.

EUSKADI LEHEN ALDIZ BISITATZEN DUEN AISIALDIKO TURISTAREN PROFILA

Azken hamarkadan gora egin du Euskadira lehen aldiz etortzen diren turisten tasak, aisialdiko turisten profil berriak eta jatorrizko merkatuak erakartzeko sustapen-estrategiaren ildotik.  

2014. urtean tasa %43koa zen, eta 2023an %52ra iritsi da.

Lehen aldiz bisitatzen gaituztenen %60ak nazioarteko merkatutik datoz.

Merkatu igorleak xehetasun handiagoz aztertzen baditugu, Frantzia (%9) nabarmentzen da lehenik, eta ondoren Madrilgo Erkidegotik datozenak (%8) eta Alemaniakoak (%7).    

Bisitarien %49 Euskadira beren ibilgailu pribatuz edo alokatutakoaz iristen dira, eta batez beste 4 gau igarotzen dituzte hemen.   Batez beste, bisitariek 49 urte dituzte; %50 bikotekidearekin etortzen da, eta %31 heldu talde batean.    

Gehienbat hoteletan ostatu hartzen dute, %87k hain zuzen ere, eta Bilbo da lo egiteko aukeratutako helmuga nagusia (%34).

Informazio gehiago IBILTUR EUSKADIRA LEHENENGO BISITA fitxan, IBILTUR AISIALDIA txosten orokorrean eta SIT Euskadiko datu-panelan.

 

2024ko abuztua

  • Euskadik abuztu positiboa izan du, eguneko plazen eskaintza handiagoarekin, +%2,4 (64.980), gaualdien hazkundearekin, +%2,7 (1.428.867), plazen okupazio mailaren igoerarekin, +%1,5 (65,90%), eta baita turista sarreren igoerarekin ere, +%4,5 (594.829), 2023ko abuztuarekin alderatuta.
  • Apartamentu eta aterpetxe turistikoek igoera garrantzitsuak izan dituzte eskaintza eta eskari adierazle guztietan abuztuan. Landetxeek eta kanpinek, aldiz, eguneko plaza gutxiago eskaini dituzte aurreko urteko abuztuarekin alderatuta. Landetxeen kasuan, eskari-adierazle guztiak jaitsi dira, baina kanpinetan igoerak erregistratu dira. Hotelei dagokienez, okupazio-mailan bakarrik jaitsi da, (-%1,9).
  • Abuztu honetan helmuga guztiek eguneko plazen eskaintza handitu dute, eta gehienek eskari-adierazle guztietan balantze positiboa lortu dute. Hala ere, Bilbo eta Euskadiko Barrualdeko eskari-adierazleek emaitza negatiboak izan dituzte 2023ko abuztuarekin alderatuta.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko abuztua

  • Merkatu internazionalak merkatu nazionala baino kuota handiagoa du, (%52 eta %47 hurrenez hurren), eta %7,8 hazi da 2023ko abuztuarekin alderatuta. Aldiz, merkatu nazionalak %0,1eko jaitsiera izan du.
  • 10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko merkatuetan sarrera eta gaualdien hazkunde nabarmenak erregistratu dira. Merkatu nazionalen artean, Katalunia, Andaluzia eta barne-merkatuko turista sarrerak eta gaualdiak jaitsi egin dira, baina Madrilgo Erkidegotik eta Valentziako Erkidegotik datozen bisitariak hazi egin dira
  • Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Frantzia (%12,8), Madrilgo Erkidegoa (%11), Katalunia (%9,5), Italia (%6,1) eta barne-merkatua (Euskadi) (%5,6).

 

2024ko Urtarrila-Abuztua metatua

  • 2024 urteko balantze positiboa Euskadirentzat, sarrera igoerarekin, +%4,7 (3.249.596), gaualdiekin, +%4,7 (6.955.710), plazen okupazio-mailarekin, +%4,1 (42,40%), eta baita eguneko plaza eskaintzarekin ere, +%2,4 (57.756).
  • Ostatu mota guztiek eskaintza eta eskari adierazleetan hazkundeak izan dituzte. Salbuespena landetxeak dira, zeinek plazen eskaintza %2,1 murriztu duten, eta turista sarrerak pixka bat jaitsi dira (-%0,1).
  • Gorakada adierazle guztietan Vitoria-Gasteizen, Donostian, Euskadiko Kostaldean eta Arabako Errioxan. Bilbon eta Euskadiko Barrualdean, eguneko plaza eskaintza gutxitu da, eta turista kopurua eta gauak ere jaitsi dira. Barrualdean, gainera, okupazioak %0,5eko beherakada izan du.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko Urtarrila-Abuztua metatua

  • Turisten %52 merkatu nazionaletik dator. Hala ere, merkatu internazionalak urte arteko hazkunde handiagoa erregistratu du, %8koa, eta 2024. urtean orain arte serie historiko osoan kuota altuena lortu du, %48.
  • 10 merkatu igorle nagusien artean lau merkatu nazioarteko daude: Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania. Turista kopuruan eta gaualdietan jaitsiera izan duten merkatu igorleak barne-merkatuak (Euskadi) eta Andaluzia dira.
  • Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12), Frantzia (%10,2), barne-merkatua (Euskadi) (%9,7), Katalunia (%8) eta Estatu Batuak (%4,2).

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31