• DATU ESTATISTIKOAK
2024ko azaroko Eskaintza eta Eskari Turistikoaren Analisia turismo-industriako 2024ko 4. hiruhilekoko enplegu-datuak
Euskadiko Behatoki Turistikoak 2024ko azaroko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, 2024ko urtarriletik azarora metatua eta araututako turismo-ostatu guztiei buruzkoak. Gainera Euskadiko turismo-industriako 2024ko 4. hiruhilekoko enplegu-datuak aurkezten ditugu.
![](imagenes/noticias/Observatorio-Turistico-de-Euskadi-1200-x-627-px_1_1_1.png)
ENPLEGUA 2024KO 4. HIRUHILEKOAN
2024. urteko 4. hiruhilekoan 114.679 pertsona afiliatu dira Gizarte Segurantzan Euskadiko turismo-industrian, hau da, 2023. urteko 4. hiruhilekoaren aldean % 2,9 gehiago.
Euskadiko turismo-industriak lan-altan afiliatutako Euskadiko sektore guztietako pertsonen %11,3 ordezkatzen du.
Turismo-sektorean lan-altan dauden pertsonen artean, soldatapekoen kopurua %3,5 handitu da, eta autonomoek %0,3ko igoera apala izan dute.
Informazio gehiago 2024ko laugarren hiruhileko txostenean eta SIT Euskadiko datu-panelean.
2024ko azaroa
Azaroan, 2023ko azaroarekin alderatuta, igoerak izan dira adierazle nagusi guztietan: eguneko eskainitako plazen +%4,4 (56.648), +%11,7 (669.558) ostatu-gauetan, +%8,6 (322.644) sarreretan, eta +%12,9 (% 31,06) plazen okupazio-mailan.
Ostatu-tipologia guztiek hazkunde garrantzitsuak izan dituzte eskaintza eta eskari adierazle guztietan.
Helmuga guztiek eguneko plazen eskaintza kopurua handitu dute azaro honetan. Eskari-adierazleetan, Gasteizko eta Bilboko turista-sarreretan bakarrik erregistratu dira jaitsierak.
Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko azaroa
Merkatu nazionalak merkatu internazionala baino kuota altuagoa du, %65,2 eta %34,8, hurrenez hurren. Hala ere, merkatu internazionalak hazkunde handiagoa izan du, +%10,4, merkatu nazionalaren +%6,8aren aldean, 2023ko azarorekin alderatuta.
10 merkatu igorle nagusien artean, jaitsiera nabaritu da Valentziako Erkidegoko merkatuan (-%5,6 sarrerak eta -%0,6 ostatu-gauak), eta Andaluziako merkatuaren sarrerak ere jaitsi dira (-%5). Azaro honetan, 10 merkatu nagusien artean bi bakarrik dira nazioartekoak: Frantzia eta Estatu Batuak.
Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%15,6), barne-merkatua (Euskadi) (%13,1), Katalunia (%9,4), Frantzia (%8,7) eta Gaztela eta Leon (%4).
2024ko Urtarrila-Azaroa metatua
2024ko urteko balantzea positiboa izan da Euskadirentzat, hazkundeekin sarreretan, +%4,1 (4.459.946); ostatu-gauetan, +%4,3 (9.480.523); plazen okupazio-mailan, +%12,9 (31,06%); eta eguneko eskainitako plazetan, +%2,6 (58.300).
Ostatu-tipologia guztiek hazkundea izan dute eskaintza eta eskari adierazleetan, landa-ostatuen kasuan izan ezik, zeinek plazen eskaintza %1,7 murriztu duen.
Gorakada adierazle guztietan Gasteizen, Donostian, Euskal Kostaldean eta Arabako Errioxan. Bilbon, berriz, eguneko plaza gutxiago eskaini dira, eta bai sarrerak bai ostatu-gauak jaitsi dira. Barnealdean, adierazle guztiek behera egin dute.
Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko Urtarrila-Azaroa metatua.
Turisten %52 merkatu nazionaletik dator. Hala ere, merkatu internazionalak urte arteko %7ko hazkundea izan du, eta 2024an zehar serie historiko osoan kuota altuena lortu du, %48.
10 merkatu igorle nagusien artean lau dira nazioartekoak: Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania. Frantziako merkatuak %3ko jaitsiera izan du sarreretan. Bestalde, Andaluziako merkatuak beheranzko joerari eusten dio, bai turistak (-%11,4) bai ostatu-gauak (-%11,1) murriztuz.
Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12,1), merkatu barnekoa (Euskadi) (%9,7), Frantzia (%9,7), Katalunia (%7,9) eta Estatu Batuak (%4,4).
INFO +: https://www.euskadi.eus/euskadiko-behatoki-turistikoaren-buletinak/web01-a2behtur/eu/