Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA

"30 emakume ahaztezin" erakusketa ikusgai izango da Vitoria-Gasteizko merkatuan

1 / 3

Gaur, irekiko da Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen “30 emakume ahaztezin” erakusketa. Erakusketa merkatuetan instalatzeko antolatu da, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Izaskun Landaia Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria eta Maider Echevarría Gasteizko alkateordea Gasteizko merkatura joan dira Euskadiko historiako hogeita hamar emakume aipagarri erretratatzen dituzten akuarelak ikustera. 

Zenbait diziplinatan nabarmendu diren emakumeak dira, hala nola idazketan, pinturan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerketan edo irakaskuntzan. Obra horiek osatzen dira emakume horiek egindakoari buruzko informazioarekin eta adibideekin. Erakusketa bisitatzen duenak telefono mugikorrean deskargatu ahal izango du informazio hori guztia, QR kodeen bidez. 

Javier Hurtado sailburuaren iritziz, erakusketa horrekin elkarlanean aritzeak bi helburu ditu: “batetik, 30 euskal emakume ahaztezinen nondik norakoak ezagutzeko aukera ematen zaie herritarrei, eta, gainera, emakumeen eskubide kolektiboen egun sinboliko eta aldarrikatzaile honekin batera inauguratzen dugu erakusketa. Izan ere, emakumeek ezagutzen dugun munduaren eraikuntzan egin duten ekarpenak aitormena merezi du, denbora luzean falta izan zaien aitormena.” 

Bestetik, erakusketa hau merkatuetara hurbiltzearekin, merkatuak ere dinamizatu nahi dira, gobernuak merkatuak eta merkataritza sustatzeko politiketan egiten duen apustuaren barruan; izatez, elkargunea dira, gizarte-kohesiorako gunea, eta tokiko ekoizleen eta herritarren arteko ohiko harremanetarako modua. 

Izatez, Europako Next Generation funtsek, hiri-merkatu jasangarriak babestearen lerroaren bidez, 3,3 milioi euroko zenbatekoa jarri dute aurten Euskadiko bost proiektutarako. Lerro horren xedea da eduki teknologiko, berritzaile eta jasangarriko plan eta proiektuak finantzatzea. Hain zuen ere, merkataritza-eredu digitala eta jasangarria finantzatzea, merkatua merkataritza-eredu horren trakzio-elementu eta kohesio-gune nagusi gisa jartzen duen.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30