Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik Suitzan ikusgarritasuna sendotu du, Lausana, Luzerna eta Zürichen burututako sustapen-ekintza baten bitartez

Azaroaren 11tik 13ra bitartean, Euskadi Basque Country helmuga Suitzako bidaia-agentzia, turoperadore eta hedabide espezializatuen artean aurkezten ari gara, kultura, gastronomia zein natura baloratzen duten bisitariak erakartzeko asmoz. Sarreren eta gaualdien gorakadak islatzen du bidaiari suitzarrak gero eta interes handiagoa duela Euskadirekiko.

1 / 2

Euskadik sendotu egingo du Suitzako merkatuan duen posizionamendua, Züricheko Espainiako Turismo Bulegoak antolatutako Suitzako Roadshowean parte hartuz. Azaroaren 11tik 13ra bitartean burutzen ari da ekimena, funtsezko hiru hiritan: Lausanan, Luzernan eta Zürichen. Ekintza hau Euskadik helmuga turistiko jasangarri eta kalitatezko gisa duen nazioartekotze-estrategiaren barruan kokatzen da.

Sustapenerako aukera estrategikoa

Euskadi Basque Countryk ekimen honetan parte hartzeak Suitzako bidaia-agentzia, turoperadore eta hedabide espezializatuekin zuzeneko harremana ezartzea ahalbidetu du. Horrela, Züricheko turismo bulegoarekin lankidetza sendotu da, eta gure helmugaren sustapena bultzatu da jasangarritasuna eta bidaia-esperientziaren kalitatea aintzat hartzen dituen merkatu honetan.

Lausana, Luzerna eta Zürichen burutu diren aurkezpenetan, Euskadik bere turismo-aniztasuna erakutsiko du kultura, gastronomia, natura eta enoturismo eskaintzaren bitartez. Gainera, jasangarritasunarekiko eta helmugaren kudeaketan berrikuntzarako konpromisoa nabarmendu da.

Etengabe hazten ari den merkatua

Suitzako bidaiariek Euskadirekiko duten interesa etengabe hazten ari da. 2025eko lehen bederatzi hilabeteetan, Suitzatik etorritako turisten sarrerak % 9 igo dira, 2024ko aldi beraren aldean. Horrenbestez, 32.702 bisitari jaso ditugu, eta gaualdiak ere % 9 hazi dira, 66.191era iritsi arte. Suitza Euskadira turistak igortzen dituen 22. merkatua da, sarrera guztien % 1eko kuotarekin. 2024an, dagoeneko, errekorra lortu zen, 36.114 sarrera eta 72.925 gaualdirekin; hau da, % 8ko eta % 11ko igoerak, hurrenez hurren, 2023aren aldean. Datu horiek bilakaera iraunkorra eta Suitzako publikoak euskal kultura, gastronomia eta natura ezagutzeko duen interesa paregabea islatzen dute. 

Euskadi, Suitzan ospe handia eta potentzial handia duen helmuga

Basquetouren posizionamendu-azterlanen arabera, Suitzako merkatuaren erdiak ezagutzen du Pays Basque/Baskenland helmuga, eta Euskadi bisitatzen dutenen gogobetetasuna “oso positiboa” da. Helmugaren irudia, batez ere, landa-turismoarekin, turismo kulturalarekin, gastronomikoarekin eta naturakoarekin lotzen da; bereziki baloratzen dute  jasangarritasunari, tradizioen zaintzari eta kultura-ondareari ematen diogun garrantzia.

 

 

 

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30