Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO TURISMOAREN KODE ETIKOA

700 erakundek berretsi dute Euskadiko turismo-etikarekiko konpromisoa 2023an

Horietatik 98 aurten sartu dira Basquetourrek bultzatzen duen programan, eta gainerako 602k etengabeko hobekuntzaren jarraipen-fasearekin jarraitu dute.

2024ko lehen bileran, Euskadiko Etika Batzordeak ofizialki bieztatuko du 700 erakunde horiek Etika-erregistroan sartzea.

700 euskal erakundek, publikoak eta pribatuak, bukatu dute Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa euren egunerokotasunean ezartzeko prozesua. Horietatik, 98 urtearen hasieran sartu berriak dira eta gainontzeko 602ak berriz, aurreko edizioetan sartutakoak baina aurten programan jarraitu dute etengabeko hobekuntza bilatzen duen jarraipen-fasearekin.

 

700 erakunde hauetatik, 142 Arabakoak dira, 286 Bizkaikoak eta 272 Gipuzkoakoak.

 

Basquetourrek bultzatzen duen programa honen helburua euskal sektoreak Euskadiko Kode Etikoaren jasangarritasun eta erantzunkizun konpromisuak bereganatzea da, ezarpen eta jarraipen prozesuen bidez. Guztia, etengabeko hobekuntzan lan egiteko helburuarekin; izan ere, erakundeek eta setkore pribatuak erronka hori onartu dute, euskal industria turistikoa 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuetara egokitu dadin.

 

Erakundeek euren konpromisuak bete ondoren eta teknikoki egiaztatuak izan ondoren, Etika Batzordeak, 2024ean egingo duen lehen bileran, ofizialki berretsiko ditu Etika-Erregistroan sar ditzaten.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30