Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ADIMEN TURISTIKOA

Adimen turistikoa, Euskadirentzako apustua

Sailburuak aurkeztu du gaur Donostiako “Txosten-diagnostikoa eta ekintza-plana” jomuga turistiko adimentsu gisa, Euskadi jomugaren balioa handitzeko lehen pausua. Beste herri batzuetara zabalduko den planak egoera aztertzen du eta Donostia “smart destination” bat izan dadin ekintzak zehazten ditu.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok Donostian, jomuga turistiko adimentsuen arloan egindako “Txosten diagnostikoa eta ekintza-plana” aurkeztu du gaur. Turismoko Estatu Idazkaritzako Segittur-ekin (Berrikuntza eta Teknologia turistikoen kudeaketarako Estatuko elkartea) egindako egitasmo pilotoa da. Aurkezpenean izan dira baita, Ernesto Gasco alkate-ordea eta Harkaitz Millán Basquetour-eko zuzendaria.

Euskadi “smart destination” bat izan dadin bere digitalizazio turistikoranzko lehen pausua izan nahi duen egitasmo pilotorako Donostia aukeratua izan da toki moduan bere “turismo-tradizio luzeagatik”. Horretarako Segittur-en esperientzia erabili da, izan ere, luzeroan ari da lehiakortasun turistikoa berrikuntzaren bidez bultzatzeko ekintza-planak lantzen.

Retortillok sailburutzaren ardura hartu zuenetik, turismo-kudeaketa on baterako datuen garrantzia argi azpimarratu zuela. “Daturik gabe intuizioetan edo perzepzioetan oinarritzen amaitzen dugu eta hori ez da nahikoa”, azaldu du.

Beraz, jomuga turistiko adimentsua datuekin diharduna da, abangoardiako azpiegitura teknologiko baten finkatzen dena eta horrekin lurralde turistikoaren garapen jasangarria bermatzen du, irisgarria guztiontzat, eta jomugan bere esperientziaren kalitatea hazteaz batera biztanlearen bizi-kalitatea hobetzen du.

JTA-an bihurtzearen helburuak jomugari balio handiagoa emateko estrategia bat ezartzea dakar” adierazi du sailburuak. “Horixe da “smart destinations” proiektu honek bilatzen duena: Euskadiren kokapena hobetzea”.

Etorkizunerako apustua da, honezkero beste toki batzuetan hasi dena eta Euskadi ezin da atzean geratu. Ziur nago sistema turistikoa osatzen duten aktore guztien onurako izango dela: jomuga bera, bertako administrazioa, enpresak, gure gizartea eta bisitariak”.


Diagnostikoa eta Ekintza-plana

Diagnostikoa jomuga sakonean aztertzen du eta hiru zati nagusi dituen txosten-diagnostiko hau idazten du: karakterizazioa, baldintzen ebaluazioa eta ekintza-plana.

  • Karakterizazioan adierazleak eta turismo-sektorearekin zerikusirik duen edo bere garapenean zuzenean eragina duen informazioa aukeratzen da. Jomuga eta baldintzatzen duten faktoreen irudia nahi da.
  • Baldintzen ebaluaziorako aipatu diren bost ardatsak lantzen ari dira: gobernantza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, berrikuntza eta teknologia. Jomugak baldintza guztien bataz beste %77 betetzen ditu. Ardatsik garatuenak eta eskatzen diren baldintzetan porzentai handiagoa betetzen dituenak berrikuntza (%89,8) eta jasangarritasuna (%88,5), hiriak eta Euskadi guztiak gogor lantzen dituen arloak, hain zuzen ere. Hauen ostean, teknologia agertzen da %76,7-ko betetze-mailarekin eta gobernantza, %76,1arekin. Hobetzeko gehien duena irisgarritasuna da (%54,9) eta egiten diren ekintzen kontrola eta jarraipen-mekanismoak ezarri eta teknologiarekin zerikusirik duten gaiak azpimarratu behar dira.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31