• ESPAÑA VERDE
Alemaniako 5 kazetari Euskadira bisitan
Kantauri isurialdeko 4 helmugek antolatutako bidaia batean, "La gran ruta de la España Verde" ezagutzera emateko.
Euskal geografiako interes turistikoko hainbat gunetan esperientzia turistikoa izan ondoren, kazetariek gaurtik aurrera, gainerako helmugak zeharkatuko dituzte.
"España Verde" marka osatzen duten 4 helmugek ezagutza bidaia antolatu dute, Alemaniako hainbat komunikabidetako 5 kazetarik "Gran Ruta de la España verde" delakoa in situ ezagut dezaten.
Bidaia hilaren 2an hasi zen Euskadin, eta Donostia, Zumaiako flysch-a, Urdaibai, Gernika, Gasteiz, Guardia eta Bilbo bisitatu dituzte. Bidaia hori neurrira egin da Euskadiko esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatzeko; izan ere, alde batetik, alderik kulturalena eta gastronomikoena ezagutu dute, eta, gainera, leku turistiko nabarmenenetako batzuk zeharkatu dituzte.
Hiriak eta naturguneak bisitatzeko programaren osagarri, km0 ekoizleekin eta jatetxeekin egindako esperientzia gastronomikoak izan dira, hala nola, Olano gaztandegia, Guardiako sakonera batean egindako dastaketa bat edo Orion eta Gasteizen dastatutako hurbileko menuak; guztiak, jasangarritasun-irizpideekin lan egiten duten eta ekoturismo eta landa-turismo ekologikoko ekimenetan parte hartzen duten tokiko enpresa txikiekin egindako esperientziak eta zerbitzuak.
Hiru euskal lurraldeetatik egindako bisitaren ondoren, gaur Kantabriara joango dira Galiziaraino itsasertzetik bidaiatzen jarraitzeko.