Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BIDAIA-ERAGILEEN BISITA

Alemaniako bidaia-eragileak gaur iritsiko dira Euskadira

Gastronomian eta kulturan espezializatutako profesionalak dira. Gainera, kazetari estatu batuar bat Euskadira etorriko da igandean hasita, “España Verde” markako erkidegoan ezagutzeko.

Hiru hiriburuak eta Arabako Errioxa dira gastronomian eta kultura espezializatutako sei bidaia-eragile alemaniarrek ikusiko dituzten tokiak, gaurtik hasi eta hilaren 17ra arte, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Turespañaren laguntzarekin, antolatutako bidaian.

Euren egonaldian toki turistiko hauetako baliabide esanguratsuenak ezagutuko dituzte, tailer gastronomikoetan parte hartuko dute, upategiak bisitatuko dituzte eta gure gastronomia dastatuko dute. Aldi berean, euskal turismo enpresakin bilerak egingo dituzte Euskadiko turismo eskaintza zehatzago ezagutzeko asmoarekin.

Bestalde, Miamiko kazetari batek Donostia eta Bilbo bisitatuko ditu, hilaren 16tik 18ra bitartean, “España Verde” turismo-marka osotzen duten lau EE.AAetan barrena antolatutako bidaian.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31