Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA-ELKANO

Atzo bukatutako Magallanes Elkano Espedizioak Sevillako Gizarte Berrikuntzako Kongresuan aurkeztu du bere esperientzia

" Getaria eta Sevilla arteko bizikletazko ibilbide hau "historiaren eta orainaren arteko interakziorako gunea" izan da, eta "hausnarketa ardatza eta lankidetza bitartekoa izan direlarik". " Magallaes Elkano Espedizioa ibilbide turistiko kultural baten pilotua ere izan da, mundubira formatu berrietan zabaltzen lagunduko duena, han gertatutakoaren ikuspegi eta kontakizun desberdinak integratuz eta bere behin betiko diseinuan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Andaluziako Jutak parte hartuko dute.

Elkano Fundazioak eta Andaluziako Juntako Turismo Kontseilaritzak sustatutako Magallanes/Elkano espedizioa bukatu da 1.600 kilometrotan pedalei eragin ondoren lau erkidegotan zehar, eta egun hauetan aurkeztu zuen bere esperientzia Magallanes-Elkano Gizarte Berrikuntzako Nazioarteko I. Kongresuan, irailaren 18, 19 eta 20an Sevillan egin den ekimena.

Joan den irailaren 9an, bidaiari, abenturazale eta kirolariz osatutako sei laguneko talde bat bizikletaz abiatu zen Getariatik, Juan Sebastian Elkanoren jaioterritik, Sevillara bidean, eta helburu bikoitzarekin: batetik, ibilbide turistiko kultural batean euskal itsasgizonaren nabigazioari lotutako hainbat herri elkartzea; bestetik, bidaia hartatik abiatuta, aniztasuna, iraunkortasuna, sakrifizioaren balioa edo aldaketara egokitzea gaiei buruzko gogoeta egitea.

Ion Irurzun Elkano Fundazioko zuzendaria "pozik " agertu zen "hasieran bitxia izan zitekeen ideia bat gauzatzeko gai izan garelako"; "orain ordean, banaka eta taldean, proiektuaren ebaluazio kritikoa egin behar dugu, ikasteko eta egitasmoa hobetzeko".

Getaria eta Sevilla arteko ibilbidea egin duen talde osoarekin batera, Irurzunek hamaika eguneko bidaian izandako bizipenak eta ideia-trukea aurkeztu ditu Kongresuan. Esperientzia hori "historiaren eta orainaren arteko interakziorako gunea" izan da, "gogoeta ardatza eta lankidetza bitartekoa" izan direlarik. Abiapuntu gisa, ibilbidea taldeko gainerako kideekin bizikletaz egin duen Ion Irurzunek adierazi zuen egungo krisi sozial, ekonomiko eta sanitarioa inflexio-puntua dela gizartearentzat, duela 500 urte, lehen ingurabidea izan zen bezala. "Erronka hark ontziratutako pertsonen talentu eta gaitasun guztia behar izan zuen; eta egungo egoerak gizarte osoaren talentua eta gaitasuna eskatzen ditu, pertsona bakoitzaren onena".

Espedizioa ibilbide turistiko kultural baten froga pilotua ere izan da, mundubira formatu berrietan zabaltzen lagunduko duena, han gertatutakoaren ikuspegi eta kontakizun desberdinak integratuz. Ibilbide honen behin betiko diseinuan Basquetourrek eta Andaluziako Juntak parte hartuko dute, eta Gaztela-Leongo, Gaztela-Mantxako eta Extremadurako Juntek ere parte hartzea espero da.

Euskadin zehar egindako ibilbideak itsas historian jarri du azpimarra: batetik, itsasontzietan, eta bestetik, Espezieen uharteetarantz ontziratu zirenen artean euskal jatorrikoak zirenen kopuru izugarrian. Gaztela eta Leonen eta Gaztela-Mantxan, merkataritza-bideek eta garrantzi historikoko lekuek osatzen dute ibilbidea; tartean dira, esaterako, Tordesillas eta Toledo, Karlos V.aren egoitza inperiala. Andaluzian, merkataritza-bideekin batera, berriro ere garrantzia dute lehen mundu-bira bihurtu zen espedizioarekin eta Indietako bidearekin lotura zuzena duten lekuek; esaterako, Cádiz, Sanlúcar de Barrameda eta Sevilla.

Orbea, Vaude, Negua, Bizibiziki eta Solocanarias enpresak ekimenenarekin bate egin dute, parte hartu duen taldeari bizikletak utziz, ekipamendua, lokalizazio-sistemak eta ibilaldiko elikadura.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30