• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Euskadi Herbehereetako turismo-sektorearen aurrean, Amsterdamen
Ekintza hau Basquetourren estrategiaren parte da, euskal helmugaren presentzia eta ospea indartzeko Europako funtsezko merkatuetan, Amsterdam eta Eindhovenekin dagoen aireko konektibitate ona aprobetxatuz.
Basquetourreko ordezkaritza bat, Daniel Solana zuzendaria buru dela, Amsterdamera joan da Euskadi Basque Country helmuga Herbehereetako turismo-sektoreko profesionalei aurkezteko. Ekintza horren helburua izan da Euskadiren presentzia sendotzea etengabeko hazkundea erakusten ari duen merkatu batean: 2025eko urtarriletik urrira bitartean, Herbeheretako turisten sarrerak eta gaualdiak +%2 hazi baitira aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta horrela, zifra historikoak lortu ditu.
Aurkezpenean, Solanak euskal eskaintza turistikoaren aniztasuna azpimarratu du, zeinak goi-mailako gastronomia, natura, kultura eta hiri-turismoa uztartzen dituen, baita jasangarritasunarekiko eta ondarearen kontserbazioarekiko konpromisoa ere. Ekitaldia Amsterdameko Sagardi jatetxean egin zen, euskal gastronomiaren enbaxadore gisa jarduten duen gunea. Lokal hori hautatzeak aurkezpenaren mezu nagusietako bat indartzen du: gastronomia funtsezko zutabea da euskal turismo-esperientzian.
Herbehereak gaur egun Euskadirentzat seigarren nazioarteko merkatu igorlea da, %2,7ko kuotarekin eta helmugaren balorazio altuarekin: bisitari holandarren %99k positiboki kalifikatzen baitu bere esperientzia, eta %84k gomendatuko luke.
Ekintza hau Basquetourren estrategiaren parte da, Euskadi helmugaren oihartzuna eta izen ona handitzeko Europako funtsezko merkatuetan, Amsterdam eta Eindhovenekin dagoen aireko konektibitatea eta esperientzia jasangarrienganako interes gero eta handiagoa aprobetxatuz.