Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •  

Barnetegi Teknologikoa: Adimen Artifiziala turismo-sektoreko marketinean

Izen-ematea zabalik dago Basquetour Learning plataformaren bidez.

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak, Barnetegi Teknologikoaren edizio berri bat antolatuko du irailean. Turismo-sektoreko marketinari aplikatutako Adimen Artifiziala ardatz duen aurrez aurreko prestakuntza-jardunaldia izango da.

Trebakuntza honen helburu nagusia parte-hartzaileei Adimen Artifizialak marketin digitalean eskaintzen dituen aukerak sakon ulertzeko gaitasuna ematea da, bereziki turismo-sektoreko enpresentzat.

Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek ikasiko dute nola hobetu daitezkeen Adimen Artifizialaren bidez marketin-estrategiak turismoaren esparruan. Halaber, norberaren negozioan IAren abantailez baliatzeko gaitasun praktikoak garatuko dituzte.

Barnetegi Teknologikoan parte hartu nahi dutenek Basquetour Learning webgunean aurki dezakete programari buruzko informazio zehatza, eta izen-ematea bertan egin dezakete.

 

 

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30