Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik arrakastaz itxi du CEAV Protour 2025 zirkuituan izan duen parte-hartzea Sevillan eta Malagan

Bidaia-agenteen harrera bikainak eta Andaluziatik Euskadirako turismoaren gorakadak "sarreretan % 2,4ko eta gaualdietan % 4ko hazkundearekin" berretsi egiten dute kalitatezko, ondo konektatutako eta merkatuaren eskaera berrietara egokitzen den gure helmugekiko interesa.

1 / 3

Basquetourrek amaiera eman dio CEAV Protour 2025eko workshop zirkuituan izan duen parte-hartzeari Andaluziako bi hitzordu garrantzitsutan: Sevillan (urriaren 8an) eta Malagan (urriaren 9an). Bi jardunaldiek probintzia horietako 100etik gora bidaia-agente bildu zituzten, Euskadik merkatu nazionalean erreferentziazko helmuga turistiko gisa duen posizionamendua sendotuz.

Topaketetan, Euskadiko eskaintza turistikoa aurkeztu zen. Agenteen aldetik jasotako harrera oso ona izan da: gurea lurralde erakargarritzat, kalitate handikotzat eta aire-konektibitate onarekin hautematen da. Helmuga ekonomikotzat jotzen ez den arren, duen balio erantsiak alde handiz konpentsatzen du hori, eta ez da oztopo helmugaren komertzializaziorako. Eskaria, pakete turistiko itxietan baino gehiago, batez ere, zerbitzu bereizietan zentratzen da —hegaldiak, ostatuak, jatetxeak, autoen alokairua eta erreserba puntualak—, esperientziaren pertsonalizaziorako joera islatuz.

Andaluziatik Euskadira datozen turistak

Orain arteko datuen arabera, 2025ean, Andaluziatik datozen turisten sarrerak % 2,4 gehitu dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; hau da, 45.443 izatera iritsi dira.  Aldiz, gaualdiak % 4 hazi dira, guztira 112.885. Merkatu horrek bederatzigarren postua du Euskadira datozen merkatu igorle guztien sailkapenean; bosgarrena, berriz, merkatu nazionalen artean.

CEAV Protour 2026

Azken jardunaldi hauetan, CEAV Protour 2026 plana aurkeztu da ofizialki. Zirkuituak Zaragoza, Granada, Cádiz, Valentzia, Murtzia, Coruña, León, Tenerife eta Kanaria Handia hiriak bisitatuko ditu, eta Bilbon amaituko da, urriaren 15ean.

 

 

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31