Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE

Bartzelonako IBTM martxan, aurrez-aurre

" Euskadi helmugarentzako eta euskal enpresentzako azoka garrantzitsuan izango da bere stand propioarekin.

1 / 3

Euskadik parte hartzen du, gaurtik eta abenduaren 2ra arte, Bartzelonako IBTM azokan, 65,25 metro karratuko stand batekin.

Edizio hau, berriz ere aurrez aurre egingo dena, aukera bat da MICE segmentua berreskuratzeko, funtsezkoa Euskadirentzat eta euskal enpresentzat, pandemiak bereziki zigortuta baitaude.

Euskadiren standean, Eusko Jaurlaritzaz gain, Basquetour-en bidez, hiru hiriburuetako Convention Bureau-ak eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea ere egongo dira, baita bilerak itxita dituzten 16 enpresa ere.

IBTM World bileren, pizgarrien, hitzaldien eta ekitaldien industriarako ekitaldi global liderra da, Bartzelonan urtero egiten dena, ekitaldien mundua bezeroei aparteko esperientziak eskaintzera inspiratzeko.

Mundu osoko 100 herrialdek parte hartzea espero da, 3.000 helmuga eta hornitzaile baino gehiagok, eta horiek bilerak eta kontaktuak izango dituzte industriako 15.000 profesional baino gehiagorekin.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30