• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Basque Country Confidential-ek bere nazioarteko posizionamendua indartu du Sao Pauloko ILTM azokan
Euskadiko luxuzko turismoaren marka Latinoamerikako merkatuetan sendotu da sektoreko hitzordu esklusiboenetako batean, bertaratutako profesionalen artean interesa piztuz.

Maiatzaren 5etik 8ra, "Basque Country Confidential" marka São Paulon egin den ILTM Latin America azokan izan da, luxuzko turismora dedikatutako munduko ekitaldi profesional garrantzitsuenetako batean. Hitzordu honek sektoreko eragile nagusiak biltzen ditu aurrez zehaztutako bilera estrategikoetan, eta plataforma giltzarri bihurtu da Euskadiren nazioarteko presentzia indartzeko Brasilgo, Latinoamerikako eta Erdialdeko Amerikako merkatuetan.Â
Edizio honetako ardatz nagusietako bat Confidential klubaren sustapena izan da; klub honek dagoeneko 90 kide ditu, hotelak, harrera-agentziak, saltokiak, jatetxeak, esperientziak eta hautatutako beste zerbitzu batzuk barne. Sare honek helmugaren balio-proposamena sendotzen du, kalitatezko eta pertsonalizatutako eskaintza bermatuz.Â
Gainera, maiatzaren 5ean, astelehenean, Espainiako Turismo Bulegoak (OET) bazkari bat antolatu zuen Brasilgo turismo-agenterekin, harremanak estutzeko, proposamenak partekatzeko eta “Basque Country Confidential†markaren berezitasuna zuzenean aurkezteko aukera bat izan zen.Â
Basque Country Confidential markaren parte-hartzea Turespaña-ren standean kokatu da, eta horrek aukera eman du premium segmentuko operadore, agentzia eta profesionalekin bileraz beteriko agenda trinkoa eta osoa garatzeko. Izan ere, ordutegi-tarte guztiak beteta egon dira, batzuk baita ordutegi ofizialetik harago ere, Euskadik helmuga esklusibo, sofistikatu eta goi-mailako gisa pizten duen interesa islatuz.Â
Urtez urte, azoka honetan parte-hartzea estrategiko bihurtzen ari da, Euskadik nazioarteko eros ahalmen handiko merkatuen alde egiten duen apustua eta kalitatezko turismo esperientzialarekiko duen konpromisoa berretsiz.
ILTMren 14. edizioak 56 herrialde ezberdinetako 470 erakusle eta zorrotz hautatutako 470 erosle hartzen ditu aurten. Horrela, ILTMren edizio handiena bihurtu da Latinoamerikan. Izan ere, ekitaldiaren zuzendari Simon Maylek adierazi duenez, “orain arteko ILTM Latin America handiena eskaintzen ari garaâ€.
Espainia bisitatzen duten turista brasildarren kopurua %3,8 hazi da 2024an, 2023arekin alderatuta. INEren datuen arabera, 2024an 588.000 brasildar etorri ziren Espainiara. 2025eko lehen hiruhilekoan, 138.083 brasildar iritsi dira Espainiara; kopuru horrek %37,5eko hazkundea adierazten du aurreko urteko epe berarekin konparatuta.
Bisita gehien jasotzen dituzten helmugak Madril eta Bartzelona dira oraindik ere, Brasilgo aireportuetatik Espainiara sartzeko ate nagusiak direlako. Hala ere, Espainiako eskaintza dibertsifikatzeko, beste helmuga batzuk sustatzeko lana egiten jarraitzen da.
Espainiara bidaiatzen duen turista brasildarrak eros-ahalmen handia izaten du, eta zerbitzuen kalitateari eta esklusibotasunari arreta handia eskaintzen dio. Gure kultura eta gastronomia dira bere interes nagusiak. Gainera, azpimarratzekoa da brasildarrek beste bidaiarien iritziak oso kontuan hartzen dituztela bidaien inguruko erabakiak hartzeko orduan.