• TURISMO INDUTRIALA
Basque Industrial Tourism markak, Anuaria España 2024 Saria irabazi du, identitate korporatiboaren aplikazio onenaren kategorian
Basque Industrial Tourism proiektuak Anuaria España 2024 Saria jaso du identitate korporatiboaren diseinu onenaren kategorian, estatuko diseinu grafikoaren esparruan bikaintasuna aitortzen duen sari ospetsua.

Euskal industria-ondarean inspiratutako identitate bisuala
Basque Industrial Tourism marka, Euskadi Turismoaren jabetzakoa, erakunde honek sustatutako produktu turistiko berria da, euskal industria-ondarea eta honek Euskadiren identitatean eta bizimoduan duen garrantzia balioan jartzeko helburua duena. Proiektu honek eskualdeko baliabide industrialak bisitagarri bihurtu nahi ditu, eta Europako iparraldeko bisitariak erakarri, bereziki Polonia, Alemaniako Ruhr arroa, Txekiar Errepublika eta Erresuma Batuko turistak.
EmiliaBilbao estudiotik garatutako identitate bisualak industria-estiloko stencil tipografia du, eta Bilboko itsasadarraren ertzetan kokatutako lantegi zaharretako teilatuetan inspiratutako irudia uztartzen du. Irudi hori bertikalki kokatzean, ‘B’ hizkian bihurtzen da, markari ikur indartsu eta bereizgarria emanez.
Kontzeptu grafiko honetatik abiatuta, unibertso bisual oso bat sortu da, katalogoekin, seinaleztapenarekin eta sistema piktografiko propio batekin. Horrela, turismo-produktu berritzaile horrentzat nortasun sendo eta identifikagarria bat finkatu da.
Anuaria Sariak, Estatuko diseinu grafikoko saririk ospetsuenetakoak, diseinuaren arloko erakunde eta zentro nagusien babesarekin antolatzen dira. Epaimahaia elkarte profesionaletako ordezkariek osatzen dute, eta 2024ko sorkuntza onenak hautatu dituzte hainbat kategorietan, hala nola identitate korporatiboa, packaging-a, publizitatea, ilustrazioa eta logotipoak.