Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA

"Basque Learning"-ek interes turistikoko ikastaro gehiago eskainiko ditu irailean

Udako etenaldiaren ondoren, Basquetourren webgunean dagoen gune honek joan den uztailean hasitako prestakuntza-eskaintzarekin jarraitzen du.

«Basque Learning-ek» jarduera turistikoarekin lotutako Euskadiko prestakuntza-eskaintzaren erreferentziazko gunea izan nahi du, non sektoreak informazio interesgarri guztia, eguneratua, aurkituko duen.

“Basque Learning”-ek aurtengo udako etenaldiaren ondoren, irailean ekingo dio berriro bere prestakuntza-eskaintzari. Webgune honek sektoreko erreferentziazko espazioa izan nahi du, informazio interesgarri guztia eguneratuta duela, eta EAEko erakundeek ematen dituzten interes turistikoko prestakuntzak biltzen ditu.

Irailean jada argitaratu dira gaitasun digitalei buruzko turismo-prestakuntza espezifikoak, sektore publikoarentzat zein pribatuarentzat interesgarriak direnak, eta SPRIren lankidetzarekin emango dira. Ikastaroetan gai hauek landuko dira:

  • Turismo sektorerako sare sozialak.
  • Turismora bideratutako sare sozialetan azken berrikuntzak.
  • Zibersegurtasunari buruzko aholkuak turismo sektorearentzat.
  • Ezagutzen duzu bisitatzen zaituen turista?
  • Turismo digitalarekiko komunikazioa.
  • Turismoaren azpisektorentzako praktika onak eta estrategia digitalak.

 

Izena emateko esteka hau da: Basque Learning

 

Talde horiez gain, udazken honetan bi Barnetegi Turistikoak eskainiko dira, eta horien datak eta kokapenak aurrerago argitaratuko dira, gune honetan bertan.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30