• EKOTURISMOA
Basquetour Andaluziako Ekoturismoaren I. Foroan
" Aracena Mendilerroa eta Aroche Gailurrak Parke Naturalean ospatuko da ostiralera arte.
Turismoaren Euskal Agentziak Andaluziako Ekoturismoaren I. Foroan parte hartuko du gaur, Aracena Mendilerroa eta Aroche Gailurrak Parke Naturalean, Euskadin ekoturismoaren bultzada ezagutarazteko.
Foroak izaera ibiltaria du, eta Andaluzian ekoturismoaren oinarriak eta irizpideak ezartzea du helburu, inplikatutako eragile guztiei hizkuntza bera hitz egitea ahalbidetuko diena, eta tokiko garapenean eta naturaren kontserbazioan ekarpena egingo duela ziurtatzea, sektorearen beharrak identifikatzea eta etorkizuneko jarduerak zehaztea, ahaleginak batu eta ekoturismoa erkidego horretan errealitate izan dadin lortzeko.
Jardunaldiak, besteak beste, ekoturismoak garapen sozioekonomikoa (enpleguak, bizi-kalitatea, etab.) lortzeko eskaintzen duen potentzial handiari helduko dio, biodibertsitatearen kontserbazioan oinarrituta eta eraginik ez izateko eta kontserbazioari laguntzeko berme nahikoarekin.